MENDIKO LASTERKETAK

Ski Alp Candanchu klubak irabazi du Euskadiko Eski Txapelketa

2022/04/07

Argazkiak: EMF

Eski-denboraldia amaitzen ari da, eta azken probetako bat lehiatu zen iragan asteburuan Andrés de Regil zeharbidean, Potesen (Kantabria), non Kluben arteko Euskadiko Eski Txapelketa eta 2022 Ipar Kopa jokoan izan ziren.

Aurreko orduetan izandako elurte handiak arriskuan jarri zuten lehiaketa, baina, azkenean, lehiaketa egiteko baldintzak eman ziren. Hori bai, parte-hartzaileek ia 50 zentimetroko elurra zuten tarteei egin behar izan zieten aurre.

Kluben arteko Euskadiko Eski txapelketari dagokionez, onenak Ski Alp Candanchuko arabako klubekoak izan ziren, atzetik Goizale bizkaitarrak eta Aloña Mendi gipuzkoarrak sailkatu zirelarik.

Gainera, 2022ko Ipar Kopa txapelketa ere jokatu zen, non Ibai Hernani eta Unax Sologaiztoa Euskal Selekzioaren eskiatzaileak txapeldun izan ziren beren kategorian, 14 urtez azpikoan, eta, gainera, probako txapeldunak ere izan ziren.

Bestalde, Euskal Mendizale Federazioak argitaratu  berri du mendi lasterketen EMFKopa-ko behin-behineko sailkapena, orainarte lehiaturiko bi probetako (Kolazino eta Kilimon Trailak) puntuazioak aintzat hartuta:

Gizonezko absolutoak

1  ASIER LARRUZEA FERNANDEZ  178 puntu

2 IMANOL GOÑI ARANBURU  166 puntu

3 JOKIN ETXABE LETURIA   134 puntu

Emakumezko absolutoak

1 GARAZI BENITA SAMPEDRO ARANDO  146 puntu

2 LORENA GUINALDO MANCEBO  132 puntu

3 OLATZ AIZPITARTE URIARTE  112 puntu

Gizonezko juniorrak

1 AINGERU SAINZ GARZON  188 puntu

2 JON BAZ ARKOTXA  178 puntu

3 MIKEL BAZ ARKOTXA  160 puntu

Emakumezko juniorrak

1 JONE FUENTE HERRERA  100 puntu

1 IZARO EGUIBAR PICO  100 puntu

Gizonezko beteranoak A

1 HANOT ECHEVARRIA LANDETA  160 puntu

2 IGOR URIONABARRENETXEA ZALDUNBIDE  132 puntu

3 AITOR IDIGORAS LASAGA 122 puntu

Emakumezko beteranoak A

1 LORENA GUINALDO MANCEBO  166 puntu

2 OIHANA AZKORBEBEITIA URIZAR  100 puntu

2 AINARA URRUTIA YURREBASO  100 puntu

Gizonezko beteranoak B

1 JOSU MILLAN LOPEZ  200 puntu

2 ISIDORO HERNANDEZ ALFARAZ  156 puntu

3 JOKIN AZARLOZA GONZALEZ  88 puntu

Emakumezko beteranoak B

1 NEREA AMILIBIA ARRUTI  100 puntu

1 SONIA CAMPILLO MONTEJO  100 puntu

Gizonezko gazteak

1 IBAI ANGULO ALBERDI  200 puntu

2 JON ARRIETA BEREZIARTU  166 puntu

3 AITOR GUERRA MORAL  88 puntu

 

  • Sailkapen osoak ikusteko sakatu HEMEN
Share This