TXIRRINDULARITZA

Pello Bilbaok irabazi du Itzuliko hirugarren etapa

by | 2022/04/06

Argazkiak: Itzulia.eus

Pello Bilbao gernikarrak (Bahrain Victorious) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko 181,7 kilometroko hirugarren etapa asteazken honetan Laudio eta Amurrio artean burutu dena.

Hasieran tropeletik aldentzeko saiakerak ugariak izan dira, eta 50. kilometroan osatu dute eguneko ihesaldia Cristian Rodriguez (Total Energies), Jan Polanc (UAE Emitares) eta Hugo Houle (Israel-Premier Tech) txirrindulariek. Ozekako lehen igoeran erasoa jo du Rodriguezek eta bakarrik geratu da lasterketa buruan, Polanc atzean utzita.

Orduan, tropelaren buruan Ineos Grenadiers taldea hasi da lanean, eta Rodriguezen abantaila gero eta txikiagoa izaten hasi da. Horren eraginez ere, Opellorako bigarren igoeran tropela 30 txirrindularira murriztu da.

Cristian Rodriguezen ihesaldia helmugarako 20 kilometro falta zirenean amaitu da, faboritoen taldetxoak harrapatu egin baitu eta bertan zeuden 14 txirrindularien artean erabaki da garaipena. Remco Evenepoelek (Quick Step – Alpha Vinyl) Alaphilippe taldekidearentzat egin du lan azken kilometroan, baina esprintean Pello Bilbaok ezustekoa eman du, garaipena lortuta.

Gauzak horrela, Roglicek jarraitzen du sailkapen nagusiaren buruan. Esloveniarrak 5 segundoko abantaila du Evenepoelekiko, eta 14 segundo ateratzen dizkio Vlasovi. Etapa garaipena lortu ostean, Pello Bilbao sailkapen nagusiko bosgarren postuan da Roglicekiko 19 segundora. Ion Izagirre (Cofidis) ere gertu dago, zazpigarren postuan sailkatua, 20 segundora.

  1. etapako sailkapena

1 BILBAO, Pello TBV       4:35:24

2 ALAPHILIPPE, Julian   QST  +00:00:00

3 VLASOV, Aleksandr  BOH  +00:00:00

4 GAUDU, David   GFC   +00:00:00

5 MAS NICOLAU, Enric  MOV  +00:00:00

6 LATOUR, Pierre  TEN    +00:00:00

7 ROGLIC, Primoz    TJV   +00:00:00

8 IZAGUIRRE, Ion    COF   +00:00:00

9 VINGEGAARD, Jonas  TJV  +00:00:00

10 URAN, Rigoberto   EFE  +00:00:00

Sailkapen nagusia

1 ROGLIC, Primoz   TJV  009:49:47

2 EVENEPOEL, Remco    QST  +00:00:05

3 VLASOV, Aleksandr  BOH  +00:00:14

4 YATES, Adam IGD       +00:00:18

5 BILBAO, Peio  TBV       +00:00:19

6 VINGEGAARD, Jonas  TJV  +00:00:19

7 IZAGUIRRE, Ion  COF    +00:00:20

8 MARTINEZ POVEDA, Daniel  IGD +00:00:21

9 LATOUR, Pierre   TEN    +00:00:25

10 ALAPHILIPPE, Julian  QST  +00:00:28

TXIRRINDULARITZA