MENDI LASTERKETAK

Onditz Iturbe eta Gontzal Murgoitio azkarrenak, Arrasate-Udalatx mendi lasterketan

by | 2022/04/12

Iragan igandean, apirilak 10, Arrasate-Udalatx mendi lasterketaren seigarren edizioa jokatu zen non Onditz Iturbe eta Gontzal Murgoitio nagusitu ziren. Are gehiago, aurretik Oihana Azkorbebeitiak eta Asier Larruzeak zuten errekorra ondu zuten.

Gizonezkoen lehian, Gontzal Murgoitio elorrioarra izan zen azkarrena, orain arte Asier Larruzeak zuen  errekorra –1.47.37– ondu zuelarik, 1.47.22ko denbora eginda. Lasterketaren buruan izan zen hasieratik, bost laguneko taldetxoan joan zelarik Udalaitzeraino baina igoeran erritmoa gogortu eta aurrera egin zuen bakarrik. Azkenean, bera izan zen helmugaratzen aurrena, lehengo errekorra hamabost segundoan apurtu zuelarik. Asier Larruzea gueñestarra sailkatu zen bigarren (1.50.13), eta Aritz Kortabarria arrasatearra hirugarren (1.54.37).

Emakumezkoetan Onditz Iturbek ez zuen areriorik izan. Hasieratik jarri zen lasterketaren buruan, eta atzean utzi zituen Oihana Azkorbebeitia eta Malen Osa. Gainera, Azkorbebeitiaren errekorra –2.11.06– ondu zuen 2.07.32ko denbora eginda. Emakumezkoen podiuma Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak –2.11.17– eta Malen Osa oñatiarrak –2.13.31– osatu zuten.

Beteranoen sailean berriz, Oihana Azkorbebeitiak irabazi du emakumezkoen saria eta Unai Intxaurragak gizonezkoena.

SAILKAPENAK

Emakumezkoak

1 ITURBE ARGINZONIZ  ONDITZ      02:07:32  IGORRE

2 AZKORBEBEITIA URIZAR  OIHANA   02:11:17    ABADIÑO

3 OSA ANSA  MALEN     02:13:31   OÑATI

4 URRUTIA YURREBASO  AINARA   02:13:36  ARETXABALETA

5 URIBARRI MARTINEZ AINARA    02:18:55   OÑATI

6 GARAY  ANDREA   02:20:36      06:42:00   GASTEIZ

7 ZABALA BRUÑA  ANE   02:23:05   ARRASATE

8 ARASKETA IRANZO  OIHANE   02:30:51  EIBAR

9 ABASOLO MUJIKA    GARAZI     02:35:13  ARETXABALETA

10 IRIGOYEN ODRIOZOLA  UXOA   GETARIA

Gizonezkoak

1 MURGOITIO ESPARZA  GONTZAL   01:47:22      ELORRIO

2 LARRUZEA FERNANDEZ  ASIER   01:50:13          GUEÑES

3 KORTABARRIA RAJADO  ARITZ     01:54:37   ARRASATE

4 LETE BIAIN  XABIER     01:54:52   OÑATI

5 DIAZ ORTEGA  DIEGO   01:55:39   ALBACETE

6 AJURIA  AITOR   01:56:51   OTXANDIO

7 ORMAETXEA EZPELETA  IBAI   01:58:49  ARRASATE

8 LEJARZEGI URIZAR  EKAITZ      01:59:43   AJANGIZ

9 CANTOS  ANTONIO     01:59:48   ALBACETE

10 MADINA AIZKORBE  IBAI       01:59:54   BERROBI

Share This