FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Genêts-Oiartzun, X. EHKopako 2. fasean

2020/09/29

X. Euskal Herria Kopako bigarren fasea

BERTAN BEHERA GELDITU DA Udaletxeak ezarritako Covid-19 segurtasun neurri zorrotzak bermatu ezinean

Genêts – Oiartzun taldeen arteko partidarekin hasiera emango zaio X. Euskal Herria Kopako bigarren faseari. Angelun jokatuko da, bihar, irailak 30, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean

Realak igandean eskuratu zuen X. Euskal Herria Kopa 2020 edizioko txapela, Athleticen aurka Urritxen jokatu zen finalean.

Hala ere, X. Euskal Herria Kopa ez da oraindik amaitu. Halabeharrez aldatu behar izan da aurtengo formatoa, Covid-19 pandemiaren baldintzapetan. Izan ere, futbol denboraldien egutegiak ere aldatu izan dira eta lehiaketak ezarritako epeetara egokitu behar izan da aurtengo Euskal Herria Kopako formatoa.

Gauzak horrela, fase finala jokatu ondoren 2. fasea jokatuko da, Lapurdi, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako futbol talde nagusien artean.

Parte hartuko duten taldeen taulan eta egutegian ez da Baionako Aviron ageri, hasiera batean bertan izango zela iragarri bagenuen ere. Azken uneko konpromisoengatik ezin izango du parterik hartu X. Eskal Herria Kopa lehiaketa honetan.

Hartara, bihar hasiko da 2. fasea eta urriaren 11rako amaituko da, edun guztiak guzitz zehaztuta ez badaude ere. Bestela ere, partida guztiak ateak itxita jokatuko dira.

Fase honen irabazleak sailkatu egingo dira datorren urteko XI. Euskal Herria Kopari begira.

Euskal Herria Kopa  Euroeskualderen babespean jokatzen ari da. Euroeskualdea Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarrroak osatzen dute. Euroeskualdeak helburu estrategiko du lurralde ezberdinetako kirol jarduerak sustatzea, eta txapelketa hau bere babespean egingo da.

1. TALDEA
2. TALDEA
3. TALDEA
3. TALDEA
Añorga
Alaves
Osasuna
Aurrera
Berriozar
San Ignacio
Oiartzun
Mulier
Genêts
DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
3. taldea
2020.09.30 | 19:30
ANGELU
Genêts
BERTAN BEHERAOiartzun
3. taldea
2020.10.03 | 18:30
OIARTZUN
Oiartzun
2-2
(3-5 p.)
Osasuna
2. taldea
2020.10.07 | 20:00
GETXO
Bizkerre
San Ignacio
0-5
Alaves
1. taldea
2020.10.07 | 19:30
AÑORGA
Añorga
2-0
Berriozar
4. taldea
2020.10.07 | 19:30
Olaranbe · GASTEIZ
Aurrera
5-2
Mulier
2. - 3. taldeak
2020.10.10 | 13:00
Ibaia
GASTEIZ
Alaves
1-1
(5-3 p.)
Osasuna
1. - 4. taldeak
2020.10.12 | 12:00
Rezola AÑORGA
Añorga
5-0
Aurrera

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Share This