FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Athletic – Reala, IX. Euskal Herria Kopako finalean

2019/08/06

Dena prest hilaren 24ko Euskal Herria Koparen finalerako

Kirolzaleek, eta futbolzaleek bereziki, hitzordu garrantzitsua izango dute abuztuaren 24an Garmendipen. Egun horretan, 16:00etan hasita, IX. Euskal Herria Koparen finala jokatuko dute Athletic-en eta Realaren emakumeen talde nagusiek Azpeitian. Aurtengo txapelketaren aurkezpenean, otsailean, aurreratu zuten finala Azpeitian izango zela, eta uztailaren hasieran jakin zen finala jokatuko zuten taldeen izena eta finalaren data. Duela egun batzuk, berriz, Basazabal jauregian elkartu ziren antolatzaileak, babesleak eta kluben ordezkariak, hilaren 24koa aurkezteko.

Euskal Herria Kirola da Euskal Herria Koparen antolatzailea, eta Kike Zurutuza azpeitiarra, Euskal Herria Kirolaren kideetako bat. Aurtengoa Garmendipen jokatuko den Euskal Herria Koparen bigarren finala izango da –lehen ediziokoa ere bertan jokatu zuten–, eta iaz finalaurrekoetako bat ere jokatu zuten Azpeitian. “Lurraldetasuna dugu helburu eta urtez urte lekuz aldatzen joan ohi gara. Iaz, ordea, Iñigo Arregi Lagun Onakeko lehendakaria gurekin harremanetan jarri zen berriro, lehen edizio hartan bezala, Azpeitian egiteko. Lurraldetasunaz gain, futbol zelaien kalitatea eta udalak eskaintzen digun laguntza ere kontuan izaten dugu, eta Azpeitian guztiei eskerrak eman beharrean gaude, dena erraztu baitzaigu”, adierazi zuen aurkezpenean Zurutuzak.

Izan ere, Lagun Onaken 75. urteurrenaren ekitaldietako bat izango da Athletic-Reala finala; “partida garrantzitsua” eta “urteurreneko ekintzarik garrantzitsuenetakoa”, Iñigo Arregi Lagun Onakeko presidenteak nabarmendu zuenez. Hilaren 24ko finala Azpeitira ekartzea “apustu handia” izan dela esan zuen Arregik, eta udalak emandako laguntza eskertu zuen. Egoitz Arruti udaleko Kirol batzordeburuaren hitzetan, berriz, “ohorea” da Euskal Herria Koparen finala Azpeitian jokatzea: “Den partiduagatik, dituen balioengatik ederra izango da herrian partidu hori ikusteko aukera izatea”.

Sarrerak

8 eurotan salduko dituzte Athletic-Reala finaleko sarrerak. 14 urtetik beherakoek eta Lagun Onaken bazkideek, berriz, partida debalde ikusteko aukera izango dute.

SARRERAK ON-LINE

Sarrerak ON-LINE eros daitezke dagoeneko.


Zozketak

Zozketak egingo ditugu sarrera erosten dutenen artean. Gainerakoek, doan sartzen diren ikusleek, zozketan sartu nahi izanez gero, 2€tan ordaindu beharko dute zozketako zenbakia.

IX. Euskal Herria Kopa honetan lau multzo antolatu ziren lehen kanporaketen leihaketarako:    

1. MULTZOA
2. MULTZOA
3. MULTZOA
4. MULTZOA
FINALERDIETAN
Eibar
Aviron
Bizkerre
Mulier
Athletic
Oiartzun
Genets
S.Ignacio
Berriozar
Reala
Añorga
Alaves
~
~
~

Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeNak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatu ziren, eta hauetan sailkatutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu zituzten final-erdiak. Azken hauek pasatu ziren finalera (Ikusi behean Kopako emaitza guztiak)

ZOZKETA, JOKALARIEN ARTEAN

IX. Euskal Herria Kopa lehiaketarekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozkatu zuen Kopan parte hartu duten jokalarien artean, Lyonen uztailaren 7an jokatu zen Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin. Saria Fiona REMADNA Aviron Bayonnais @abfc_officiel taldeko jokalariari tokatu zitzaion, eta argazki pare bat bidali zizkigun Lyonetik

→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ligasfutbolfemenino.com: IX. Euskal Herria Kopa
→ aupaathletic.com: Euskal Herria IX. Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Twitter

EMAITZAK 2019

IX. EUSKAL HERRIA KOPA

1. FASEATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[4. multzoa]
2019.04.26
Mulier
4 - 1Berriozarehkirola.eus
[1. multzoa]
2019.05.01
Oiartzun0 - 3Añorgaehkirola.eus
[1. mulzoa]
2019.05.07
Usurbil
Añorga0 - 0
Penaltietan
5 - 6
Eibarehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.01
Angelu
Genets
1 - 4Aviron
ehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.05
Amurrio
Alaves
10 - 0Avironehkirola.eus
[3. multzoa]
2019.05.05
Getxo
Bizkerre
2 - 2
Penaltietan
1 - 4
San Ignacioehkirola.eus
2. FASEA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2019.05.12
San Ignacio
San Ignacio0 - 1Eibarehkirola.eus
2019.05.12
Gares
Mulier0 - 1Alavesehkirola.eus
FINALERDIAK
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Arrasate
2019.05.28
Reala1 - 0Alavesehkirola.eus
Galdakao
2019.05.29
Athletic Club1 -1
Penaltietan
4 - 3
Eibarehkirola.eus
FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Azpeitia
2019.08.24
Reala-Athletic

Emakumezkoen Munduko Kopan

Fiona Remadna Aviron Bayonnais taldeko jokalariari tokatu zitzaion IX.EHKopako jokalarien artean zokatu genuen saria: gaur Lyonen izango Mundu Kopako Finalean

[FINALERDIAK] Athletic 1(4)-1(3) Eibar

IX.Euskal Herria Koparen bigarren finalerdian Athletic nagusitu da, partida berdinduta, penaltietan. Finalean, beraz, Reala-Athletic izango dugu. Azpeitian jokatuko da, abuztuan

Share This