FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
[A multzoa • FINALA] Athletic – Alaves, abuztuaren 29an, Zarautzen
XI. Euskal Herria Kopako ‘A Multzoko’ finalean arituko dira Athletic eta Alaves, finalerdietan Eibar eta Reala garaitu ondoren
Finala Asti futbol zelaian jokatuko da, Zarautzen, abuztuaren 29an, igandearekin, 16:00etan hasita. ETB1ek zuzenean emango du partida osorik.
Final berria izango da. Orain arteko Euskal Herria Kopa final guztietan Athletic eta Reala izan dira, baina Alavesek 3-4 garaitu du Reala finalerdietan, Loinazen jokatutako finalerdian, eta finalean izango da lehen aldiz.
Athletic, bere aldetik, 4-0 nagusitu zen Eibarren aurka, Faduran.
Sarrerak
Aforoa mugatua izango da.
Sarreraren prezioa: 8€.
Doan izango dira Zarautz futbol taldeko bazkideentzat eta 14 urtetik beherakoentzat. Dena dela, aforo kontuak direla eta, sarrera eskuratu beharko dute.
8 €ko sarrerak erosteko / doanekoak eskuratzeko, hemen:
Realak irabazi zuen iazko X.Euskal Herria Kopa 2020
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
2021.08.22 12:00 LOINAZ | Reala | 3-4 | Alaves | ehkirola.eus |
2021.08.22 12:00 FADURA | Athletic | 4-0 | Eibar | ehkirola.eus |
2021.08.28 18:00 OÑATI | Reala | 2-1 | Eibar | ehkirola.eus |
2021.08.29 16:00 ZARAUTZ | Athletic | 2-1 | Alaves | ehkirola.eus |
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
MUTILBEITI | Mutilvera | 1-5 | Oiartzun | ehkirola.eus |
AÑORGA | Añorga | 9-0 | Angeluko Isatsak | ehkirola.eus |
SAN IGNACIO | San Ignacio | Ø | Gasteizko Aurrera | ehkirola.eus |
San Ignacio | San Ignacio | 0-2 | Añorga | ehkirola.eus |
Oiartzun | Oiartzun | 0-2 | Bizkerre | ehkirola.eus |
2021.08.29 12:00 ARETXABALETA | Bizkerre | 0-1 | Añorga | ehkirola.eus |
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Abuztuaren 13tik aurrera jokatuko da XII. Euskal Herria Kopa 2022 edizioa
Euskal Herriko hamabi taldek hartuko du parte. Finala irailaren 4an jokatuko da
[A multzoa • FINALA] Athletic txapeldun!
XI. Euskal Herria Kopako ‘A multzoko’ txapela eskuratu du Atleticek finalean Alavesi 2-1 garaituta
[B multzoa • FINALA] Añorga txapeldun!
XI. Euskal Herria Kopako ‘B Multzoko’ txapela eskuratu du Añorgak finalean Bizkerre 0-1 garaituta