FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
[A multzoa • 3/4 POSTUAK] Reala-Eibar, abuztuaren 28an, Oñatin
![REALA EIBAR w1](https://ehkirola.eus/wp-content/uploads/2021/08/REALA-EIBAR-w1.jpg)
XI. Euskal Herria Kopako ‘A Multzoko’ 3. eta 4. postuetako lehian arituko dira Reala eta Eibar, finalerdietako norgehiagokak galdu ondoren
Partida Azkoagain futbol zelaian jokatuko da, Oñatin, abuztuaren 28an, larunbatarekin, 18:00etan hasita.
Izan ere, finalerdietan, Realak 3-4 galdu zuen Alavesen aurka, Loinazen jokatutako finalerdian. Bere aldetik, Eibarrek 0-4 galdu zuen Athleticen aurka beste finalerdian, Faduran.
Sarrerak
Aforoa mugatua izango da.
Sarreraren prezioa: 5€.
Doan izango dira Aloña futbol ataleko bazkideentzat eta 14 urtetik beherakoentzat. Dena dela, aforo kontuak direla eta, sarrera eskuratu beharko dute.
5 €ko sarrerak erosteko / doanekoak hementxe bertan eskura daitezke:
Realak irabazi zuen iazko X.Euskal Herria Kopa 2020
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
2021.08.22 12:00 LOINAZ | Reala | 3-4 | Alaves | ehkirola.eus |
2021.08.22 12:00 FADURA | Athletic | 4-0 | Eibar | ehkirola.eus |
2021.08.28 18:00 OÑATI | Reala | 2-1 | Eibar | ehkirola.eus |
2021.08.29 16:00 ZARAUTZ | Athletic | 2-1 | Alaves | ehkirola.eus |
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
MUTILBEITI | Mutilvera | 1-5 | Oiartzun | ehkirola.eus |
AÑORGA | Añorga | 9-0 | Angeluko Isatsak | ehkirola.eus |
SAN IGNACIO | San Ignacio | Ø | Gasteizko Aurrera | ehkirola.eus |
San Ignacio | San Ignacio | 0-2 | Añorga | ehkirola.eus |
Oiartzun | Oiartzun | 0-2 | Bizkerre | ehkirola.eus |
2021.08.29 12:00 ARETXABALETA | Bizkerre | 0-1 | Añorga | ehkirola.eus |
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
XIII. EHKopa, bihar, larunbata: Eibar C-Athletic C, Berriozar-San Ignacio eta Arratia-Reala B
Larunbat honetan jokatuko diren hiru partidak ‘B’ mailakoak izango dira
XIII. EHKopa, abuztuak 18: Bizkerre – Reala, Sarrienan
Leioako Sarriena futbol zelaian jokatuko da, 18:30etan hasita. Sarrera doan izango da
XIII. EHKopa: Athletic 1-1 Eibar; San Ignacio 5-0 Eibar C; eta, Berriozar 1-6 Athletic C
‘A’ zein ‘B’ mailako sailkapen faseak aurrera darrai