FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA

XIII. EHKopa, bihar, larunbata: Eibar C-Athletic C, Berriozar-San Ignacio eta Arratia-Reala B

2023/08/18

Abuztuaren 19an hiru partida izango ditugu XIII. EHKopan. Hirurak ‘B’ maileko partidak izango dira: Arratia-Reala B, Berriozar-San Ignacio eta Eibar C-Athletic C.

Arratia – Reala

Igorreko Urbieta futbol zelaian jokatuko da, triangeluar formatoan. Izan ere, ArratiaBizkerre B eta Reala B arteko norgehiagokoa izango da, hirurak gainerako bien kontra jokatuko dute, baina ‘B’ maileko sailkapenari begira Arratia – Reala B arteko jokoaren emaitza bakarrik hartuko da kontutan. Larunbatean jokatuko da, abuztuak 19, goizeko 11:00etan hasita. Sarrera doan izango da.

Berriozar – San Ignacio

Berriozar – San Ignacio ‘B’ maileko partida ere larunbatean jokatuko da, abuztuak 19, Berriozarren, 12:15ean hasita. Sarrera doan izango da.

Eibar C – Athletic C

Larunbat honetako hirugarren partia, Eibar C – Athletic C, ‘B’ mailekoa hau ere, Eibarko Unbe futbol zelaian jokatuko da, arratsaldeko 17:30ean hasita. Sarrera doan izango da.

Laburrean

Abuztuaren 12an jokatu ziren XIII. Euskal Herria Kopa 2023 edizioaren lehen partidak. Beheko tauletan ikus daitezke orain arteko emaitzak eta Kopako egutegia ere.

Euskal Herria Kopa bi mailetan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Berez, lehiaketa batean jokatzekoa da Euskal Herria Kopa  Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean, behetik gorako formatoan onenak finalera iristeko aukera izanda behintzat. Aurten ere ezin izan dugu horrela antolatu baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen Koparen berezko egitura bueltatzeko hurrengo edizioetan, azken urteetan behintzat beste aukerarik izan ez badugu ere.

10 klubetako 13 talde arituko dira lehian, Athletic, Reala eta Eibarren lehen eta bigarren taldeak izango baitira ‘A’ zein ‘B’ mailetan.

Abuztuan jokatuko dira sailkapen partida guztiak eta 3/4 postuetarako zein finalak irailaren 2/3an izango dira.


XIII. Euskal Herria Kopa ‘A’

‘A’ maila izango da maila nagusia. Bertan arituko dira Alaves, Athletic, Bizkerre, Eibar eta Reala taldeak. Bi multzotan jokatuko dira eta multzo bakoitzeko lehen sailkatua sartuko da finalean. ‘A multzoan’ arituko dira Bizkerre, Alaves eta Reala. Eta ‘B multzoan’, Eibar, Osasuna eta Athletic.

Finala irailaren 3an jokatuko da, Guardian (Araba)

‘A’ maila. Egutegia | Emaitzak

'A' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.12 19:00
BASOZABAL Sondika
Bizkerre
0 - 0
Alavesehkirola.eus
2023.08.18 18:30
SARRIENA Leioa
Bizkerre
0 - 7 Realaehkirola.eus
2023.08.26 18:30
EL PRAO Guardia
Alaves 0 - 4 Realaehkirola.eus
B multzoa
2023.08.12 19:00
FANDERIA Errenteria
Eibar 3 - 0 Osasunaehkirola.eus
2023.08.16 19:00
LEZAMA 2
Lezama
Athletic 1 - 1Eibarehkirola.eus
2023.08.20 12:00
EL PORTARRON Mendigorria
Osasuna 1 - 5Athleticehkirola.eus
'A' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Osasuna3 - 0Bizkerreehkirola.eus
'A' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Eibar5 - 0Alavesehkirola.eus
'A' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03 16:00
LEZAMA 2 ~ ETB ~
Athletic4 - 2Realaehkirola.eus

.

XIII. Euskal Herria Kopa ‘B’

‘B’ maila izendatu dugun kategorian ere bi multzo izango ditugu: A multzoan arituko dira Real Sociedad B, Mulier eta Arratia; eta B multzoan Athletic C, Eibar C, Berriozar eta San Ignacio. Liga formatuan jokatuko da eta multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute, irailaren 3an.

‘B’ maila. Egutegia | Emaitzak

'B' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.16 18:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
5 - 0
Eibar Cehkirola.eus
2023.08.16 20:00
Berriozar
Berriozar
1 - 6Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 17:30
UNBE
Eibar
Eibar C 0 - 2Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 12:15
Berriozar
Berriozar
1 - 1San Ignacioehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Berriozar
Berriozar
5 - 1Eibar Cehkirola.eus
2023.08.26 17:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
1 - 6Athletic C
ehkirola.eus
B multzoa
2023.08.19 11:00
URBIETA Igorre
Arratia / 0 - 2 / Reala Behkirola.eus
2023.08.23 19:00
SAN DONATO
Etxarri
Mulier 0 - 2 Reala B ehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Mulier
Mulier 1 - 0 Arratiaehkirola.eus
'B' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02
Arratia2 - 2Eibarehkirola.eus
'B' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03San Ignacio1 - 1Mulier ehkirola.eus
'B' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Athletic C0 - 2 Reala Behkirola.eus

 

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon

Loading Mastodon feed...
Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Lehen zati zirraragarri baten ondoren, Athletic heldu da 2-3 aurretik markagailuan atsedenaldira, eta jada 80. minutuan Ane Azkonak sarturiko bigarren golarekin erabakita utzi dute neurketa zurigorriek (2-4)