IGERIKETA

Zarautz-Ubiri-Zarautz itsas zeharkaldia lehiatu zen igandean

2021/07/26

Larunbatean egin zuten Getaria-Zarautz ohiko zeharkaldiaren ordezko lehen proba Balea Igeriketa Taldearen eskutik, eta 5.000 metroko ibilbidea egin behar izan zuten parte hartu zuten 200 igerilari inguruk, Mollarriraino joan eta etorrita.

Igandean berriz, 1.200 izan ziren uretara sartu ziren igerilariak, eta lehenengo helmugaratu ziren Alex Ojanguren donostiarra eta Candela Sanchez madrildarra. Guztira, 3.000 metro egin zituzten parte hartzaileek, Ubiri parerainoko joan-etorrian.

Gizonezkoetan, 36 minutu eta 59 segundutan helmugaratu zen Ojanguren, bigarren izan zen Enaitz Goñi hernaniarra (00:37:08) eta hirugarren Gorlizko Adnan Mustafic (00:37:11).

Emakumezkoetan berriz, 39 minutu eta 18 segundu behar izan zituen Candela Sanchez madrildarrak proba amaitzeko. Madrildarraren kasuan, gainera, bigarren garaipena izan zen igandekoa, larunbatean ere bera izan baitzen emakumezkoen artean lehen sailkatua. Bigarren sailkatu zen Amaia Zendoia donostiarra (00:40:27) eta hirugarren Itxaso Alonso bilbotarra (00:41:07).

Antolatzaileek gaineratu zutenez, zaila izan da ezohiko egoeraren ondorioz proba antolatzea, baina lagundu duten guztiak eskertu nahi izan zituzten, hoien artean hondartzara bertaraturiko zaleak, zeintzuek giro ederra sortu zuten.

Gizonezkoak:

  1. Alex Ojanguren (Donostia) 00:36:59
  2. Enaitz Goñi (Hernani) 00:37:08
  3. Adnan Mustafic (Gorliz) 00:37:11
  4. Peru Alfaro (Hernani) 00:38:15
  5. Ion Mujika (Donostia) 00:38:31
  6. Xabier Labaka (Bergara) 00:40:31
  7. Kepa Aldekoa (Oñati) 00:40:32
  8. David Rodriguez (Santiago Konpostelakoa) 00:40:42
  9. Mikel Iriondo (Ondarroa) 00:40:44
  10. Unai Agirre (Zarautz) 00:40:57

Emakumezkoak:

  1. Candela Sanchez (Alcorcon) 00:39:18
  2. Amaia Zendoia (Donostia) 00:40:27
  3. Itxaso Alonso (Bilbo) 00:41:07
  4. Amaia Iriarte (Burlata) 00:42:10
  5. Ana Vega (Donostia) 00:43:03
  6. Jone Zulueta (Etxebarri) 00:47:17
  7. Nerea Santos (Urnieta) 00:48:53
  8. Garazi Zabaleta (Zarautz) 00:49:01
  9. Mireia Camino (Zarautz) 00:50:00
  10. Naiara Perez (Azpeitia) 00:50:37

EMAITZAK: Hemen ikus daiteke sailkapen osoa.

Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Euskal Herria Kirolaren partetik lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Lasesarrera gerturatu diren guztiei. Askok esfortzua egin behar izan dute euskal futbolaren festa izan behar zuena bizitzera etortzeko. Autoritateak, Juan Martinez de Irujo eta zalego guztia (2.500 ikusletik gora) futbolaz gozatzera etorri da Barakaldora eta halaxe zen baita ere gure nahia. Horregatik pena bat izan da jai honek horrelako amaiera edukitzea.
[jarraitu irakurtzen]

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA     Euskal Herriko Txapelketaren bezperan Athletic eta Alaveseko entrenatzaileekin egon nahi izan dugu partidari begira beraien iritzia jakiteko. Jose Angel “Kuko” Ziganda eta Luis Zubeldía, bi entrenatzaile gazte, euskal...