FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

2017/08/11

 

Euskal Herriko Txapelketaren bezperan Athletic eta Alaveseko entrenatzaileekin egon nahi izan dugu partidari begira beraien iritzia jakiteko. Jose Angel “Kuko” Ziganda eta Luis Zubeldía, bi entrenatzaile gazte, euskal jatorrikoak biak, debuta egiten dutenak euren aulkitan eta denboraldiko lehen titulua lortzea ohore bat izango zela pentsatzen dutenak.

  • Test interesgarria izango duzue Panathinaikosen partidaren aurretik batzuek eta liga hasi aurretik besteek, eta gainera titulu batekin jokoan: Euskal Herriko Txapela

Ziganda: Duda gabe, partida oso interesgarria izango da, Europako kanporaketa erabakigarriaren aurretik nola gauden jakiteko eta Lehen Mailako aurkari bat izango dugulako aurreran ere bai.

Zubeldía: Liga hasi baino lehen oso partida interesgarria edukiko dugu bai. Athletic talde sendoa da eta aurkari ona bat izango da guretzat. Gainera Txapela irabazteko aukera gehitu behar diogu guzti horri eta horregatik gogotsu hartuko dugu partida.

Alta, Athletic-Dinamo B. 03-08-201746

  • Biok debuta egiten duzue zuon aulkietan. Zer ezagutzen duzue bata besteaz eta entrenatzen duen taldeez?

Ziganda: Zubeldia entrenatzaile gaztea dela dakit, Ameriketan egin duen ibilbidean oso lan ona egin duena eta orain Europara dator munduko ilusio handienarekin. Berataz dakidana, futbol munduko jendeak eman dizkidan berriengatik da. Uste dut erronka polita daukala, futbola ulertzeko bere erara talde berritu bat moldatu nahiko duelako. Eta Alavesei dagokionez, iaz erakutsitako sendotasuna mantenduko duen taldea izango delakoan nago.

Zubeldía: Athletic talde oso konpletoa da. Jokoaren erregistro ezberdinak menperatzen ditu, jokalari ezagunek jokatzen dute bertan eta beti jokatzen du oso oldarkor. Denboraldi bikainak burutzen ari da eta guretzat oso proba ona izango da.

IMG_1767

  • Zuk Ziganda, badakizu zer den derbi batean entrenatzaile lanetan ibiltzea, baina suposatzen dugu hau, txapela batekin jokoan berezia izango dela baita ere zuretzat ezta?

Derbi guztiak dira bereziak, nahiz eta aurre-denboraldian jokatu eta txapela bat egonda jokoan are eta gehiago.

2KUKO-Athletic-Valladoli 22,07,201713

  • Zubeldía, Berriki zure euskal aurrekariak ezagututa, suposatzen dugu zuretzat ere partida berezia izango dela ezta?

Orain 36 urte dela jaio nintzenetik aitak beti esan izan dit “zu euskalduna zara, zu euskalduna zara”, baina Alavesekin fitxatu nuela esan nionetik ez dit ezer konfirmatu eta erantzunik gabe gelditu naiz. Beraz, informazioa bilatzen badaukat lana.

IMG_1768

  • Zer suposatuko luke Athletic edo Alavesentzat Euskal Herriko lehen txapelduna izatea?

Ziganda: Ohore bat litzateke, duda gabe, eta noski, iazko denboraldian derbietan egindako lan ona berrestea litzateke eta bide batez aurten izango ditugun demetara begira hasiera on bat ematea suposatuko luke.

Zubeldía: Beti da polita irabaztea eta titulu bat bada, asko ere gehiago. Denboraldia hasteko eta taldea indartzeko modu ezin hobea litzateke.

Euskal Herria Kirolatik, mila esker biei eta zorte on biharko lehen tituluan!

Share This