FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Lehen Txapelketa Txapelik gabe

2017/08/13

Euskal Herria Kirolak adierazi nahi du ez dela bere erabakia izan partida suspenditzea. Epaileak 89. minutuan eta markagailua binako berdinketarekin zegoela bere kabuz hartu du aldageletara joateko eta berriz zelaira ez irtetzeko erabakia. Epailea da zelai barruan autoritatea eta bertan nork jarraitu behar duen edo ez erabaki dezakeena. Berriz ere zelaira ez irtetzea erabaki duen momentutik, ezinezkoa zen garailea penaltietara erabakitzea aurrez adostuta zegoen moduan partida berdinketarekin amaitzen bazen. Epailerik gabe, ezin du jokoak jarraitu.

Euskal Herria Kirolaren partetik lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Lasesarrera gerturatu diren guztiei. Askok esfortzua egin behar izan dute euskal futbolaren festa izan behar zuena bizitzera etortzeko. Autoritateak, Juan Martinez de Irujo eta zalego guztia (2.500 ikusletik gora) futbolaz gozatzera etorri da Barakaldora eta halaxe zen baita ere gure nahia. Horregatik pena bat izan da jai honek horrelako amaiera edukitzea.

Jokatu diren 89 minutuak lehiakortasunez betetakoak izan dira. Liga hasteko egun gutxi faltan, ligako partida baten antza handia izan du, golak egon dira, jokaldi politak eta momentu batzuetan gehiegi berotu bada ere, kirol lehiaren barruan gertatzen diren gauzak izan dira denak. Horren adierazle nagusia da, talde biek elkartuta esan dietela agur harmailetan bildu diren guztiei.

Hori dela eta, aurten zoritxarrez, Lehenengo Euskal Herriko Txapelketa txapeldun gabe gelditu da. Datorren astean hasiko den denboraldian lau euskal talde izango ditugu Lehen Mailan lehian. Berriz ere biziko dugu derbien dema eta honek sailkapen berri bat emango digu, datorren urtean ere bi finalista izango ditugularik. Ia datorren urtean Juan Martinez de Irujok talde bati txapela jarri diezaiokeen.

EUSKAL HERRIA KIROLA

Share This