EUSKAL PILOTA

Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa irabazi du Azpeitiak

2021/07/26

Argazkiak: Euskadiko Pilota Federakuntza

Azpeitiak eta Lezamak jokatu zuten pasa den igandean, eguerdiko 11:00etan hasita  Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren finala, Zumarragako Beloki pilotalekuan, non Azpeitiak irabazi zuen bere bosgarren (2008an, 2015ean, 2017an, 2018an eta 2021ean) txapela, finalean Lezama 2 eta 1 mendean hartuta.

COVID19 gaitzak eragindako etenaldiaren ostean aurten itzuli dira pilotako Herriarteko txapelketak, eta Azpeitiak jokatu dituen biak irabazi ditu: Gipuzkoakoa duela hilabete bat, Oiartzun gaindituta (2-1) eta Euskal Herrikoa orain emaitza berdinarekin Lezamari irabazi ondoren.

Galtzen hasi zen Azpeitia, kadeteen partidan 22 eta 13 nagusitu baitzitzaizkien Lezamakoak Eneko Odriozolari eta Beñat Ezamari. Adrian Ugarte eta Aimar Busketek garaipen erosoa eskuratu zuten Lezamako aurrelariak sakez egindako bederatzi tantoei esker, besteak beste. Hala ere, aurretik jarri ziren aurkariak (10-4) baina handik aurrera garaileak erabat nagisutu ziren eta 33 minututan itxi zuten partida (13-22).

Jubeniletan, aldiz, eta aurreikusitakoa betez, aise irabazi zuten Egiguren eta Labaka azpeitiarrek, 22 eta 4. Honakoan ez zen partidarik egon, izan ere, aurretik jarri zen Azpeitikoa bikotea zulo ikaragarria irekita (16-0), azkenean 22-4 nagusitu zirelarik.

Hirugarren eta azken partidan erabaki zen beraz finala, nagusien norgehiagokan alegia, non Unai Alberdi eta Dani Murgiondo Oier Hormaetxe eta Edorta Bilbaoren aurka aritu ziren.

Gogor hasi zuten partida azpeitiarrek hasieratik markagailua hautsita (9-0) eta partida osoan ibili ziren aurretik abantaila erosoak lortuta (11-4), garaipenaren atarian jarri zirelarik 21-10eko markagailuarekin. Txapela bereganatzeko tanto bakarraren faltan, ordea, tentsioa eta sufrimendua nabarmendu ziren Ilunpeko pilotariengan, eta Lezamakoek aldea murrizten hasi ziren, tantoak bata bestearen atzetik eginda. Azkenean, 64 minuturen ondotik, Azpeitiak 22-17 irabaztea lortu zuen, hartara bere bosgarren txapela bereganatuta.

2021eko E.H-ko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINALAK

KADETEAK

AZPEITIA (Odriozola-Ezama) 13

LEZAMA (Uriarte-Busket) 22

GAZTEAK

AZPEITIA (Egiguren-Labaka) 22

LEZAMA (Iruretagoiena-Zarraga) 4

NAGUSIAK

AZPEITIA (Alberdi-Murgiondo) 22

LEZAMA (Hormaetxe-Bilbao) 17

Share This