ARRAUNA
XX. Hondarribiko Traineru Jaitsiera larunbatean
XX. Hondarribiko Traineru Jaitsiera lehiatuko da astebukaera honetan
Orotara 35 traineru arituko dira aurtengo Hondarribiako Jeitsieran, larunbatean goizeko 12:00etatik aurrera Hondarribiko hondartzaren parean. Gazteen, seniorren eta beteranoen ontziak izango dira: gizonezkoen 17 ontzi, emakumezkoen 9, beteranoen 8 eta jubenilen bakarra. Hoien artean, nabarmentzekoa da ACTko bost talde (Zarautz, Donostiarra, Hondarribia Bermeo eta Isuntza) eta Euskotren ligako 4 (Orio, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Hondarribia) egongo direla.
Aurreko urteetan bezala, iraganean Kontxako eliminatoria jokatzeko erabiltzen zen ibilbide berdinean lehiatuko dira arraunlariak, froga hura 1982. urterarte Hondarribian jokatzen baitzen. Eguraldi ona espero denez, udaran egiten den Hondarribiko Ikurriña estropadaren leku beretik abiatuko dira traineruak, hondartza paretik, baina lau luzera beharrean, bi luzera egingo dute proba, itsaso zabalera asko aterako direlarik parte hartzaileak.
Hau da: luze bat itsasorantz eta bueltakoa hondartzarantz egingo dute. Estropada ofizialen luzera du eremuak. Gazteen, beteranoen eta emakumeen bidea motzagoa izango da, gutxi gorabehera gizon seniorrena baino heren bat laburragoa.
Lehenengo trainerua goizeko hamabitan aterako da eta handik aurrera gainontzeko taldeen txanda izango da, minutu bateko tartea egongo delarik uretaratuko den ontzi bakoitzaren artean.
Honakoak dira konfirmatuta dauden parte hartzaileak:
Gazte Mailan: San Juan.
Beteranoen Mailan: Ibaialde, Endaika, ZAE Badok 13 B, Mundaka, Zumaia, ZAE Badok 13 A, Fortuna, Plentzia.
Emakumeen traineruak: Mundaka, Lapurdi, Isuntza, TAK Oria, Zumaia, Donostiarra, Arraun Lagunak, Orio, Hondarribia.
Gizonen traineruak: Mutriku, Portugalete, Isuntza B, Donostiarra B, Hondarribia B, Lapurdi, Zumaia, Arkote, San Juan, Getaria, Deusto, Zarautz, San Pedro, Isuntza A, Donostiarra A, Bermeo, Hondarribia A.
Hondarribiak dauka orainarte garaipen kopururik haundiena txapelketa honetan, 8 edizioetan irabaztea lortu duelarik, eta atzetik Orio eta Bermeo datoz 4 garaipenekin, Astillero bitan irabazita eta San Pedro garaipen bakarrarekin.
Txapelketa urtez urte:
Edizioa | Urtea | Irabazlea |
1 | 2001 | Hondarribia |
2 | 2002 | Hondarribia |
3 | 2003 | Hondarribia |
4 | 2004 | Astillero |
5 | 2005 | Astillero |
6 | 2006 | Hondarribia |
7 | 2007 | Orio |
8 | 2008 | San Pedro |
9 | 2009 | Bermeo-Urdaibai (19’36” 46) |
10 | 2010 | Bermeo-Urdaibai (21’ 05’’ 94) |
11 | 2011 | Bermeo-Urdaibai (21’11’’ 75) |
12 | 2012 | Orio (20’54’’ 85) |
13 | 2013 | Orio (20,15” 24) |
14 | 2014 | Orio (ibaian: 22’05’’ 61) |
15 | 2015 | Hondarribia (19’50’’ 46) |
16 | 2016 | Hondarribia (ibaian: 21’14’’ 29) |
17 | 2017 | Bermeo-Urdaibai (20’19’’ 68) |
18 | 2018 | Hondarribia (ibaian: 19’42’’ 83) |
19 | 2019 | Hondarribia (20’00’’17) |
Ehunmilako hiru probak 2022ra arte atzeratu dira
Martxoan aurtengo edizioa bertan behera utzi ta gero oraingoan beste horrenbeste egin dute 2021eko edizioarekin
Maite Maiorak irabazi du La Covatilla ultratraila
Gizonezkoetan, Jokin Garai sailkatu da bigarren postuan eta Iban Agirrezabala bosgarren izan da
Ruben Ruzafa eta Enara Oronoz garaile Ibarran
Euskal Herriko txapela jarri zen ere jokoan Ibarran eta azkarrenak Javi Goitia eta Enara Oronoz izan ziren