MENDI LASTERKETAK

Ruben Ruzafa eta Enara Oronoz garaile Ibarran

2020/10/14

Banaka helmuga zeharkatzen lehenak Ruben Ruzafa eta Enara Oronoz izan dira. Erreleboetako irabazleak, berriz, Jon Urteaga eta Aitor Perez izan dira. Gainera, Euskal Herriko Txapelketako txapelak banatu dituzte.

Lasterketak hamargarren edizioa zuen, eta, horretarako propio, zirkuitu gogor bat atondu zuten. Inoizko parte hartzaile gehien izan zuen txapelketak, 33 bikotek parte hartu zutelarik erreleboka, eta 91 izan zirelarik banakakoan helmuga marra pasa zutenak.

Horien artean izen handiak eta ezagunak izan ziren. Gizonezkoetan, denen gainetik, izen handi bat zegoen: Eneko Llanos triatloilariarena (azkenean laugarren amaitu zuen). Ruben Ruzafak irabazi zuen lasterketa, Javi Goitia izan zen bigarren, eta Jon Erguin sailkatu zen hirugarren.

Emakumeetan ere lehia izugarria eman zen aurreneko hiru postuetan. Enara Oronozekin batera, Maria Ijalba eta Mayi Mujika ziren faborito nagusiak, eta azkenean lehia gogor baten ondoren, Oronoz izan zen azkarrena Ibarrako helmugan. Bi minutura, Ijalba helmugaratu zen eta Mujikarentzat izan zen hirugarren postua.

Urtero legez, mendi duatloien zirkuituak Euskal Herriko txapela jarri zuen jokoan Ibarran, larunbatean, eta azkarrenak izan ziren Javi Goitia eta Enara Oronoz.

Gizonezkoen sailkapena:

  1. Ruben Ruzafa: 1:14:41
    2. Javier Goitia: 1:16:44
    3. Jon Erguin: 1:16:53
    4. Eneko Llanos: 1:17:14
    9. Eneko Gurrutxaga: 1:20:44 (Amasa-Villabona)

Emakumezkoen sailkapena:

  1. Enara Oronoz: 1:38:16
    2. Maria Gomez: 1:40:02
    3. Mayi Mujika: 1:41:00

Erreleboetako sailkapena:

  1. Jon Urteaga eta Aitor Perez: 1:17:49
    2. Jon Urtizberea eta Antton Ibarguren: 1:18:48
    3. Aitor Zuriarrain eta Imanol Inza: 1:22:45

Euskal Herri Txapelketako txapelak honela banatu dira:

Jon Urteaga eta Aitor Perez

Lore Morey
Enara Oronoz
Ainara Uribarri

Jon Erguin
Josu Urrestarazu
Javier Goitia

Taldekakoa: Galarregi Galdaratz

Share This