ARRAUNA

XX. Hondarribiko Traineru Jaitsiera larunbatean

by | 2020/02/07

XX. Hondarribiko Traineru Jaitsiera lehiatuko da astebukaera honetan

 

Orotara 35 traineru arituko dira aurtengo Hondarribiako Jeitsieran, larunbatean goizeko 12:00etatik aurrera Hondarribiko hondartzaren parean. Gazteen, seniorren eta beteranoen ontziak izango dira: gizonezkoen 17 ontzi, emakumezkoen 9, beteranoen 8 eta jubenilen bakarra. Hoien artean, nabarmentzekoa da ACTko bost talde (Zarautz, Donostiarra, Hondarribia Bermeo eta Isuntza)  eta Euskotren ligako 4 (Orio, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Hondarribia) egongo direla.

Aurreko urteetan bezala, iraganean Kontxako eliminatoria jokatzeko erabiltzen zen ibilbide berdinean lehiatuko dira arraunlariak, froga hura 1982. urterarte Hondarribian jokatzen baitzen. Eguraldi ona espero denez, udaran egiten den Hondarribiko Ikurriña estropadaren leku beretik abiatuko dira traineruak, hondartza paretik, baina lau luzera beharrean, bi luzera egingo dute proba,  itsaso zabalera asko aterako direlarik parte hartzaileak.

Hau da: luze bat itsasorantz eta bueltakoa hondartzarantz egingo dute. Estropada ofizialen luzera du eremuak. Gazteen, beteranoen eta emakumeen bidea motzagoa izango da, gutxi gorabehera gizon seniorrena baino heren bat laburragoa.

Lehenengo trainerua goizeko hamabitan aterako da eta handik aurrera gainontzeko taldeen txanda izango da, minutu bateko tartea egongo delarik uretaratuko den ontzi bakoitzaren artean.

Honakoak dira konfirmatuta dauden parte hartzaileak:

Gazte Mailan: San Juan.

Beteranoen Mailan: Ibaialde, Endaika, ZAE Badok 13 B, Mundaka, Zumaia, ZAE Badok 13 A, Fortuna, Plentzia.

Emakumeen traineruak: Mundaka, Lapurdi, Isuntza, TAK Oria, Zumaia, Donostiarra, Arraun Lagunak, Orio, Hondarribia.

Gizonen traineruak: Mutriku, Portugalete, Isuntza B, Donostiarra B, Hondarribia B, Lapurdi, Zumaia, Arkote, San Juan, Getaria, Deusto, Zarautz, San Pedro, Isuntza A, Donostiarra A, Bermeo, Hondarribia A.

Hondarribiak dauka orainarte garaipen kopururik haundiena txapelketa honetan, 8 edizioetan irabaztea lortu duelarik, eta atzetik Orio eta Bermeo datoz 4 garaipenekin, Astillero bitan irabazita eta San Pedro garaipen bakarrarekin.

Txapelketa urtez urte:

Edizioa

Urtea

Irabazlea

1 2001 Hondarribia
2 2002 Hondarribia
3 2003 Hondarribia
4 2004 Astillero
5 2005 Astillero
6 2006 Hondarribia
7 2007 Orio
8 2008 San Pedro
9 2009 Bermeo-Urdaibai  (19’36” 46)
10 2010 Bermeo-Urdaibai (21’ 05’’ 94)
11 2011 Bermeo-Urdaibai (21’11’’ 75)
12 2012 Orio (20’54’’ 85)
13 2013 Orio (20,15” 24)
14 2014 Orio (ibaian: 22’05’’ 61)
15 2015 Hondarribia  (19’50’’ 46)
16 2016 Hondarribia  (ibaian: 21’14’’ 29)
17 2017 Bermeo-Urdaibai  (20’19’’ 68)
18 2018 Hondarribia  (ibaian: 19’42’’ 83)
19 2019 Hondarribia (20’00’’17)

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

Antolakuntzak beharrezkoak ziren berme guztiak ezartzeko larri zebilen eta parte hartzaileen prestakuntza ere zalantzan zegoen koronabirusak eragindako egoeragatik

Share This