FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
XI. Euskal Herria Kopa 2021 edizioaren finalen aurkezpena, Zarautzen
Ezkerretik, atzekaldean, Luis Kerejeta (Alaves Fundazioa), Kike Zurutuza (Euskal Herria Kirola) eta Iker Goñi (Atheltic Club).
Erdialdean, Xabier Arrieta (Bizkerre) eta Nerea Uriarte (Aloña Mendi). Eta, aurrekaldean, Leire Bilbao (Bizkerre) eta Larraitz Mendiaraz (Añorga) jokalariak.
Argazkia: erlotelebista.eus
XI. Euskal Herria Kopako finaleko partidak aurkeztu ziren atzo Zarautzen.
‘A Multzoko’ finala: Athletic-Alaves
Asti futbol zelaian jokatuko da, Zarautzen, abuztuaren 29an, ingandearekin, 16:00etan hasita. ETB1ek zuzenean emango du partida osorik.
‘A Multzoko’ 3/4 postuak: Real Sociedad-Eibar
Azkoagain futbol zelaian jokatuko da, Oñatin, abuztuaren 28an, larunbatarekin, 18:00etan hasita.
‘B Multzoko’ finala: Bizkerre-Añorga
Ibarra futbol zelaian jokatuko da, Aretxabaletan, abuztuaren 29an, igandearekin, eguerdiko 12:00etan hasita.
Bideoa: erlotelebista.eus
Bideoa: eitb.eus
Sarrerak
Sarrerak aldez aurretik erostea gomendatzen da, aforo neurriak direla eta. Ondoko helbide honetan eskura daitezke:
https://ehkirola.eus/sarrerak/
Realak irabazi zuen iazko X.Euskal Herria Kopa 2020
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
2021.08.22 12:00 LOINAZ | Reala | 3-4 | Alaves | ehkirola.eus |
2021.08.22 12:00 FADURA | Athletic | 4-0 | Eibar | ehkirola.eus |
2021.08.28 18:00 OÑATI | Reala | 2-1 | Eibar | ehkirola.eus |
2021.08.29 16:00 ZARAUTZ | Athletic | 2-1 | Alaves | ehkirola.eus |
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
MUTILBEITI | Mutilvera | 1-5 | Oiartzun | ehkirola.eus |
AÑORGA | Añorga | 9-0 | Angeluko Isatsak | ehkirola.eus |
SAN IGNACIO | San Ignacio | Ø | Gasteizko Aurrera | ehkirola.eus |
San Ignacio | San Ignacio | 0-2 | Añorga | ehkirola.eus |
Oiartzun | Oiartzun | 0-2 | Bizkerre | ehkirola.eus |
2021.08.29 12:00 ARETXABALETA | Bizkerre | 0-1 | Añorga | ehkirola.eus |
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Aurrera doa Aurrera Emakumezkoen kopan
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Lehia handiko partida ostiral arratsaldean Olaranben bizi izan genuena. Aurrera de Vitoria indartsu dabil aurten, eta horren erakusgarri da 3-1 nagusitu zitzaiola Arrasateri, gol guztiak 2. zatian. Gipuzkoarrek beren maila hoberena...
Asteburuko emaitzak: Osasuna eta Aurrera, hurrengo fasera
Asteburu honetan lehen faseari dagozkion bi partida jokatu dira EHko Emakumezkoen III. Futbol koparen baitan. Abantok Osasuna hartu zuen etxean larunbatean, eta 2-3ko emaitzarekin nagusitu ziren gorritxoak. Bestalde, igandean, Aurrera de Vitoria erraz gailendu...
Nekane Soriaren adierazpenak
Nekane Soria Realeko kontseilaria Realaren garaipenaz eta emakumezkoen futbolaz aritu da gurekin. https://www.youtube.com/watch?v=qvrx4Imchak