EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
EMF-ak bertan behera utzi du 2020ko mendi lasterketen rankinga
Atzerapenen ondorioz, udazken aldera lasterketen pilaketa arazoa ekiditeko asmoz hartu du erabakia
Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa etenda dago
Antolatzaileen iritziz, txapelketa jokatu, jokatuko da baina oraindik ez dute datarik zehaztu
Aurtengo Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa bertan behera geratu da
Datorren apirilaren 3an, Zegama-Aizkorriren Youtubeko kanalean prentsaurrekoa eskainiko dute hartutako erabakia hobeto azaltzeko