HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa jokatu zen Donostian
Pasa den larunbatean lehiatu zen Donostiako Trinitate plazan, 19:30ean hasita, Urrezko Kopako sailkapen saioa
COVID19 gaitzak herri kirolen egutegian izandako eragina dela eta, aurten ezin izan dute txapelketa ohi bezala antolatu, izan ere, normalean, aurreko urteko Euskadiko Txapelketako lehenengo bost postuetan geratutako aizkolariak lehiatzen dira Urrezko Kopan, baina aurten ez da posible izan, eta antolatzaileek hartu duten erabakia uneko aizkolari onenen artean hautaketa puntual eta berezia egitea izan da.
Aukeratutako aizkolariek sailkapen fasea jokatzea ere adostu zuten, kanporaketa horretatik bost aizkolarik txapelketan aurrera egingo zutelarik, eta hartara hamabi aizkolari aritu ziren nor baino nor gehiago larunbateko ekitaldian finalerako txartela eskuratu asmoz: Mikel Larrañaga, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa, Iñaki Azurmendi, Eloy Corchero, Mikel Larrañaga, Julen Larrea, Ugaitz Mugertza, Jexux Mari Mujika, Eneko Otaño, Jon Rekondo, Juan Rodriguez eta Iker Vicente.
Aizkolari bakoitzak 54 ontzako zazpi enbor moztu behar zituen, lehia seiko bi txandatan jokatu zutelarik (seikote bakoitza zozketa bidez aukeratua izan zen).
Azkenean, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondok lortu zuten sailkatzea eta beraz, bost aizkolari horiek neurtuko dituzte indarrak abuztuaren 15ean Donostian jokatuko den Urrezko Kopan. Aizkolariek 54 ontzako zazpi enbor ebaki behar izan zituzten larunbateko saioan baina finalean lan hauen bikoitzari aurre egin beharko diote.
Sailkapen-saioko emaitzak:
Iker Vicente 14´20´´
Mikel Larrañaga 14´44
Eneko Otaño 14´45´´
Aitzol Atutxa 14´59´´
Jon Rekondo 15´57´´
Julen Alberdi Txikia IV.a 16´16´´
Jesus Mari Mujika 17´42´´
Ugaitz Mugertza II.a 18´21´´
Iñaki Azurmendi 19´40´´
Julen Larrea 19´44´´
Eloy Corchero 20´14´´
Juan Rodriguez 21´29´´
Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegia nagusi, Binakako Aizkolari Txapelketako lehen jardunaldian
Lehiaketaren hogeita bigarren edizioa Eskuernagan abiatu zen igande honetan
640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapelketako bi jardunaldi jokatu dira
Emakumezkoen 540 kiloko lehen jardunaldia ere lehiatu zen igande honetan
Beti Gaztek jantzi du Euskal Herriko sokatira txapelketako lehen txapela
Zuraide izan zen bigarren, Ibarra hirugarren eta Ñapurrak laugarren