HERRI KIROLAK/AIZKORA

Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegia nagusi, Binakako Aizkolari Txapelketako lehen jardunaldian

by | 2022/01/18

Argazkiak: egursport.com

Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegia nagusitu dira XXII. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako lehen jardunaldian

 

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hogeita bigarren edizioa abiatu zen urtarrilaren 16an, igande eguerdian Arabar Errioxako Eskuernaga herrian jokaturiko lehen jardunaldiarekin. Bikote egin zuten Zigako Joxean Etxeberria eta Zubietako Patxi Mindegiak eta Kañamarestarrak baino gehiago izan ziren.

Egin beharreko lanak, honakoak: guztira hamaika enbor ahalik eta azkarren moztea, sei modalitate ezberdinetan. Mindegiak eta Etxeberriak 22 minutu eta 6 segundo behar izan zituzten lana burutzeko eta Oier Kañamares IV.a eta Xuban Kañamares V.ak 40 segundo gehiago (22 minutu eta 46 segundo).

Zortzi Arroako Hiru Harri txapelketa era lehiatu zen igandeko ekitaldian, non Mikel Lopetegi Urra eta Iraitz Arruti aritu ziren lanean, ehun kiloko hiru harriekin (zilindro zaharra, kubikoa eta borobila), bina minutuko txandetan. Azkenean, Urrak guztira 68 jasoaldi egin zituen eta Arrutik 51.

Jarraian, Emakumezkoen harri-jasotze txapelketaren txanda izan zen, bertan Karmele Gisasola Zelai III.ak 52 jasoaldi eman zizkielarik 63 kiloko hiru harriei eta gazte mailan, Aroa Sanchezek 37 jasoaldi eman zizkien 50 kiloko hiru harrieri.

Saiaorekin amaitzeko, txinga erakustaldia egon zen Eskuernagan, eta 50na kiloko txingekin, 35 untze (untze bakoitzak 25 metro ditu) egin zituen Kerman Perez de Herediak.

2022 Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa, 1. jardunaldia

Joxean Etxeberria-Patxi Mindegia, 22 minutu eta 06 segundo: erloju kontra 56´´ eta 1´05´´, zutik 2´20´´, abiadura 5´13´´, zutik/etzanda 3´28´´, azken proba 9´04´´

Oier Kañamares IV.a eta Xuban Kañamares V.a, 22 minutu eta 46 segundo: erloju kontra 56´´ eta 1´10´´, zutik 2´43´´, abiadura 5´41´´, zutik/etzanda 3´52´´, azken proba 8´26´´

  • David Naredok eta Juanjo Lopez Azpilikuetak osaturiko bikoteak azkenean ezin izan zuen parte hartu, Naredo ondoezik zegoelako.

2022 Hiru Hamarreko Harrijasotze Txapelketa, 1. jardunaldia:

Mikel Lopetegi Urra, 68 jasoaldi: 28 zilindroari, 19 kubikoari eta 21 bolari.

Iraitz Arruti, 51 jasoaldi: 22 zilindroari, 14 kubikoari eta 15 bolari.

2022 Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketa

Karmele Gisasola Zelai III.a, 52 jasoaldi: 21 zilindroari, 10 kubikoari eta 21 bolari.

Aroa Sanchez, 37 jasoaldi: 17 zilindroari, 8 kubikoari eta 12 bolari.

  • Udane Ostolazak ezin izan zuen parte hartu, ondoezik zegoelako.
Share This