HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Sokatira Mundiala. Euskal Selekzioa
2014an TWIF erakundeak euskal talde nazionala eskubide osoko kide modura onartu zuen Federazioan eta, ordutik, nazioarteko txapelketetan parte har dezake, Basque Country izendapenarekin. Urte horretako abuztuan talde nazional modura lehenengo aldiz lehiatu zen, AEBetako Wisconsinen ospatutako lurreko Sokatira Mundialean.
2018an, gainera, Lurmutur Hirian ospatutako azken Munduko Txapelketan Basque Country taldearen ordezkaritzak arrakasta bikaina lortu zuen, etxera zazpi domina ekarrita: hiru sari selekzio nazionalen araberako txapelketan; zilarra gizonezkoen kategoriako 560 kilotan, brontzea emakumezkoen kategoriako 500 kilotan eta zilarra Mundialean lehiatzen ziren proba guztien artean gogorrena eta lehiakorrena den gizonezkoen 720 kilotako azken jardunaldian. Eta beste lau taldeen araberako modalitatean, Goiherrirako bi dominakin eta Gaztedirako beste birekin: Goiherrik zilarra eskuratu zuen 560 kiloko kategorian; eta brontzea 640 kiloko gizonezkoen hitzorduan. Gaztedik, aldiz, zilarra jaso zuen emakumezkoen 540 kiloko kategorian; eta brontzea 560 kiloko proban, hain zuzen Goiherriren aurka.
Datorren astean Euskal Herrian bertan lehiatuko den Mundialean ere selekzio nazional gisa arituko da, azken urte hauetako ibilbideari jarraiki.
Zein izan da Euskal Selekzioaren bilakaera nazioarteko txapelketa ezberdinetan?
-1978an Euskal Federazioaren lehenengo parte hartzea eman zen, “Espainia” izen pean. Euskal Herriak selekzio propioa izateko eskaera egin zion TWIFari.
-1983ean Nuarbek urrezko domina lortu zuen club mailan.
-1991n Euskal Herriak lehenengo urrezko domina lortu zuen lurreko modalitatean nazioa mailan Europako txapelketan, baina “”Espainia”” izenean.
-2005-2008 artean Euskal herriko taldeek ez zuten parte hartu nazioarte mailan, Euskal Selekzioa onartua izateko aldarrikapena egiteko.
-2014an Basque Countryk Nazioarteko Sokatira Federazioan (TWIF) eskubide osoko kide bihurtzea lortzen du eta horrela lehenengoz lehiatzen du Munduko Txapelketan, Madisonen (AEB).
-2016an Basque Countryk bere lehen urrea lortzen du gizonezkoen 580ko kategorian, lurreko modalitatean, Malmön (Suedia). Eta emakumezkoetan, bere lehen domina (brontzezkoa) 540ko kategorian lortzen du Volendam herrian (Herbehereak) gomazko modalitatean.
-Eta 2021ean Basque Countryk bere lehen Munduko Txapelketa ofiziala antolatzen du.
Eta kirolean zer? PSEren erantzunak
PSE-EE: «Errespetatu eta babestu egiten ditugu nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko ekintzak abian jarri dituzten Euskadiko kirol-federazioak»
Eta kirolean zer? Ahal Dugu-Podemosen erantzunak
AHAL DUGU-PODEMOS: «Iruditzen zaigu EAJren eta PSEren gobernuak interes gutxi duela kirolean berdintasun-eredu erreal bat ezartzerako orduan»
Eta kirolean zer? EH Bilduren erantzunak
EH BILDU: «Euskal selekzioek nazioarteko federazio eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko lanean jarraituko dugu»