MENDI LASTERKETAK

Silvia Triguerosek irabazi du Miglia Monviso lasterketa

2021/07/27

Silvia Trigueros abadiñarrak Italiako Trail Running 100 Miglia Monviso lasterketa irabazi du

 

Silvia Trigueros emakumeetan onena izan zen  Italiako 100 Miglia Monviso lasterketan, 26 ordu eta 46 minutuko denbora behar izan zuelarik 168 kilometroko lasterketa amaitzeko, 8030 metroko desnibel positiboa zuena.

Asteburuan zehar lehiatu zen 100 Miglia Monviso lasterketa, Saluzzo herrian, Italiako Alpeetan, non Silvia Trigueros korrikalari abadiñarrak denborarik onena lortu zuen emakumeen artean, sailkapen orokorrean bosgarren geratu zelarik. Nagusitasunez eskuratu zuen garaipena Triguerosek, izan ere, bigarren geratutako Daniela Bonnet (33.31.56.) ia zazpi ordu beranduago helmugaratu zen eta  hirugarren izandako Isabella Vidili bederatzi ordu gehiago behar izan zituen (35.56.20).

Hala ere abadiñarra ez zen guztiz pozik agertu lasterketa amaieran, 100. kilometrotik aurrera akaso gehiegi jatearen ondorioz sorturiko tripako miñekin hasi eta ezin izan baitzuen helburutzat zeukan denbora eskuratu (26 ordutik gertukoa hain zuzen). Gainera, berotasunaren eta hezetasunaren ondorioz, lasterketa asko gogortu zen.

Gizonezkoetan, lehenengo postuan amaitu zuen Paolo Bert korrikalariak (23.46.47.), bigarren sailkatu zen Fabio di Giacomo (24.35.41.), hirugarren Piero Bello (25.55.28.) eta laugarren Roberto Camperi (26.41.26.).

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 ITA    Bert Paolo A.S.D.POD. VALLE INFERNOTTO  23:46:47.50

2 ITA    Di Giacomo Fabio RUNNERS VALBOSSA-AZZATE – EOLO KRATOS TEAM  24:35:41.90

3 ITA    Bello Piero A.S.D.PODISTICA VALLE VARAITA  25:55:28.87

4 ITA    Camperi Roberto A.S.D PAM MONDOVI-CHIUSA PESIO 26:41:26.94

5 ITA    Vanzetti Massimo ASD ATLETICA RACCONIGI  26:52:22.65

Emakumezkoak

1 EH Trigueros Garrote Silvia Ainhoa      TEAM LAND – SCARPA   26:46:54.08

2 ITA    Bonnet Daniela  SPORT CLUB ANGROGNA A.S.D.  33:31:56.70

3 ITA    Vidili Isabella       A.S.D. BAUDENASCA  35:56:20.80

4 ITA    Lanzilotti Maddalena       A.S.D. PODISTICA TORINO  37:56:58.65

5 ITA    Ruzza Michela    G.S. INTERFORZE TORINO  37:56:59.88

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...