LASTERKETAK

Abian da Burdin Hesia I. Mendi Martxa eta Burdin Hesia III. Mendi Lasterketa

2015/02/26

Izena eman mendi martxan

Izena eman mendi lasterketan

Maiatzaren 24an abiatuko da Bilbotik Laudiora aurtengo Burdin Hesia III. Mendi Lasterketa Miribillatik. Aurtengoak aldaketa nabariak ditu. Goizeko 9:30etan aterako den mendi lasterketaz gain mendi martxa ere abiatuko da Miribilla bertatik 8:15etan. Lasterketak eta martxak 25 kilometro izango dituzte, nahiz eta martxak aukera emango duen Goikogane eta Ganekogorta igo gabe 19 kilometrotako martxa egitea. Izen-emateak Laister Kirolak (Gasteizen), Bikila Kirolak (Bilbon) eta Olympus Dendan (Laudion) egin ahal izango da edo internetez mendi martxa hemen klikatuta eta mendi lasterketa hemen klikatuta.  Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko: 635759473 edo euskarrike@gmail.com.

Share This