«Espainiako koloreek ez naute ordezkatzen; horregatik esan diot ezetz selekzioari»
Ez nuen ibilbidea ezagutzen. Esana zidaten oso gogorra zela eta horrelakoxea egin zitzaidan: gogor-gogorra. 1.000 metroko desnibela 2,7 kilometrotan igotzen da. Anbotokoan, esaterako, 3,8 kilometrotan igotzen da desnibel hori.
Irabazteko helburuz joan zinen?
Ni ez naiz helburu konkretuekin joaten lasterketetara, eta ibilbidea ezagutzen ez badut, are gutxiago. Ahalik eta ondoen egin gura nuen. Irteera puntuan, parte-hartzaileen erdiak ez nituen ezagutzen. Maria Zorrozaren erreferentzia nuen. Iaz bigarren egin zuen, 43 minutuko denboragaz. Baina nire atzetik irten zenez, ezin izan nuen erreferentzia moduan hartu.
Espainiako txapeldun geratuta, munduko txapelketan parte hartzeko aukera zenuen Espainiako selekzioagaz, baina uko egin zenion.
Lasterketa irabazita, banekien eskubide hori nuela. Izan ere, tontorretik Aitziber Ibarbia korrikalariagaz jaitsi nintzen eta abisatu zidan Espainiako federazioko norbait etorriko zitzaidala hori esaten. Ibarbiak orain hiru urte irabazi zuen txapelketa. Berak ezetz esan zien orduan, eta nik berdina egin dut. Espainiako koloreek ez naute ordezkatzen; horregatik esan diot ezetz selekzioari. Podiumera ere ikurrina handi bategaz igo ginen. Orain arte ikurrinagaz edo Kataluniako esteladagaz igo izan naiz podiumera, beraz ez dut uste nire erabakiak ezustean harrapatuko zuenik federazioko ordezkaria.
Asteburuan Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartuko duzu. Zer esperantzagaz zoaz?
Gogo itzela dut lasterketarako. Iaz bero handia egin zuen. Aurten freskoago egingo duela uste dut, eta hori askoz hobea da niretzat. Postuak ez dit hainbeste ardura, baina iazko denboretan ibiltzea dut helburu [4.47.38].
Euskal Herriko I gizonezkoen futbol txapelketa eta emakumezkoen VII kopa
FUTBOLA Durango Platertuena kafe antzokian aurkeztu zuen EH Kirolak gizonezkoen 1 futbol txapelketa eta VII emakunezkoen kopa, jona den urtarrillaren 11ean. Maila goreneko aurkezpena hau Arritxu Iribar eta Xabier Usabiaga Kazetaria ospetsuak gidatu zuten, eta...
Athleticek irabazi du VI. Euskal Herriko Kopa
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Athleticek irabazi du Euskal Herriko Kopa Realaren aurka (3-0). Athleticek eraman du Gernikan jokatu den Euskal Herriko Kopa, Realaren aurrean garaipen argia erdietsiz (3-0). Euskal Herriko Kopako finala jokatu dute igande honetan...
EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.
FUTBOLA Euskal herriko emakumezkoen kopa 6 urtetan zehar antolatu ondoren (2016ko finala Gernikan hurrengo 28an jokatuko da Athletic eta Real Sociedad artean), gizonezkoen taldeen artean ere nazio mailako lehiaketa abian jartzeko ahaleginetan dabil aspalditik EH...
0 Comments