EUSKAL PILOTA
Pala Ligako bosgarren jardunaldia lehiatu da
Argazkiak: Innpala
Pasa den larunbatean jokatu zen Bizkaia frontoian Kutxabank Pala Ligako beste jardunaldi bat, txapelketako bosgarrena hain zuzen ere, arratsaldeko 17:00etan hasita. Honakoan, jardunaldi bakoitzeko ohikoak diren bi partidetako bakarra jokatu zen, izan ere Esteban Gaubeka isolatua egon behar zuen COVID19 gaitza hautemateko frogan positibo eman ondoren, Gaubeka-Del rio eta Ibarguren-Ibargaray bikoteen arteko norgehiagoka momentuz bertan behera geratu delarik.
Jaialdiaren hasieran, banakako neurketa jokatu zen Ibarguren eta Del Rioren artean, non lazkaotarrak erraz nagusitu zitzaion gasteiztarrari 3-0 (10-3,10-8,10-3).
Txapelketako partiduari dagokionez, Garate-Ibai eta Fusto-Urrutia eta bikoteek neurtu zituzten indarrak eta azken hauek eskuratu zuten garaipena 3-1 (6-10,10-8,10-1,10-9).
Norgehiagoka orekatua eta bizia izan zen iraun zituen 67 minutuetan zehar, Fusto eta Urrutia guztiz nagusitu ziren hirugarren setean izan ezik. Orohar, joko ona erakutsi zuten lau pilotariek eta pilotakada dexente eman ziren. Azkenean, esan bezala emaitza 3-1 izan zen Fusto eta Urrutiaren alde. Lehenengo jokoa ordea, 6-10 irabazi zuten Garate eta Ibaik, baina handik aurrerakoak Fusto-Urrutia bikoteak bereganatu zituen, 10-8,10-1 eta 10-9, hurrenez hurren.
Emaitza honekin, Fusto eta Urrutia jarri dira sailkapenaren buruan, Necol-Gordon bikotea baino puntu bat gehiago bilduta.
Gauzak horrela, Txapelketako lau jardunaldi jokatu ostean, behin-behineko sailkapena honela dago:
- Fusto-Urrutia, 4 partida jokatuta 11 puntu pilatu dituzte (11 joko irabaziak eta 6 galduak)
- Necol-Gordon, 4 partidu jokatuta 10 puntu dituzte (10 joko irabaziak eta 10 galduak)
3. Garate-Ibai Perez, 3 partida jokatuta 6 puntu dituzte (7 joko irabaziak eta 5 galduak)
4. Ibarguren-Ibargaray, 3 partida jokatuta 5 puntu dituzte (5 joko irabaziak eta 8 galduak)
5. Gaubeka-Del Rio, 2 partida jokatuta 2 puntu dituzte (2 joko irabaziak eta 6 galduak)
Hurrengo jardunaldia:
Abenduak 8, eguerdiko 12:00tan
Gaubeka-Del Rio vs Garate-Ibai Perez
Kutxabank Liga 20-21
Lehiaketa honek pala denboraldi berria irekiko du eta guztira, bost bikotek hartuko dute parte: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray.
Bikote guztiek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka hamar jardunaldi izango dituen ligaxkan. Ligaxkako bikote onena zuzenean sailkatuko da urtarrilak 9ko finalera eta bigarren eta hirugarren amaitzen duten bikoteek, aldiz, kanporaketa bat jokatuko dute urtarrilaren 2an finalerako bigarren txartelaren bila.
Sailkapen nagusiari begira, kontutan hartu behar da neurketak hiru joko irabaztera jokatzen direla, eta bikote bakoitzak egindako joko adina puntu jasoko dituela sailkapenean.
Bikoteak:
- Gaubeka-Del Río
- Garate-Ibai Pérez
- Necol-Gordon
- Fusto-Urrutia
- Ibarguren-Ibargarai
Egutegia:
Aurreneko fasea, azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte
Finalerdia, 2021ko urtarrilaren 2an
FInala, 2021ko urtarrilaren 9an
Ansa II.a izango da Urrizaren aurkaria Iparlur Masterseko finalaurrekoan
30-17 irabazi zion Goikoetxea V.ari erremonteko Iparlur Mastersaren atarikoan
Banakako Pala Txapelketako lehen jardunaldia jokatu da
Del Riok 3-0 irabazi zion Cambosi eta Maldonado 3-1 nagusitu zen Ibargurenen aurka
Hastear da 2022ko eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketa
Larrabetzun jokatuko dira igande honetan lehen kanporaketak eta finala Irunen izango da martxoaren 27an