FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Osasuna – Reala, igandean

Osasuna – Reala
Igandean jokatuko da Osasuna-Reala, azaroaren 7an, 18:30etan hasita, VI.Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren laugarren partida.
Euskal Herria Txapela
Euskal Herria Txapela Espainiako lehen mailako ligan ari diren euskal taldeen artean jokatzen da. Elkarren aurkako partidak kontutan hartuta sailkapena egiten da eta puntu gehien ateratzen dituzten bi taldeen artean jokatzen da finala.
2016/17 denboraldian jokatu zen lehen edizioa, denboraldi horretan lehen aldiz Euskal Herriko bost talde aritu zirelarik. Edizio horretako finala Athletic eta Alaves artean jokatu zen, baina txapela eman gabe gelditu zen, talde bietako jokalarien arteko istiluen ondorioz epaileak partida bertan behera utzi behar izan zuelako. Hurrengo edizioetako txapeldunak izan dira, hurrenez hurren, Athletic, Eibar, Reala eta Osasuna.
Sailkapena
VI. Euskal Herria Txapelaren 2021/22 edizioaren hirugarren partidan Reala eta Athletic berdindu ondoren, Athletic jarri da sailkapenaren buruan lau punturekin. Osasunak hiru puntu ditu, Realak bat eta Alaves azken postuan dago, jokatu dituen bi partidetan puntu bat bera ere lortu gabe.
Hurrengo partidak
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hurrengo partidak hauxek izango dira:
→ Osasuna-Reala. Azaroaren 7an jokatuko da, igandearekin, Sadarren, 18:30etan hasita.
→ Alaves-Reala. 2022ko urtiarrilaren 2ko asteburuan jokatuko da, oraindik eguna eta ordua zehaztu gabe daudelarik.
→ Osasuna-Athletic. 2022ko urtiarrilaren 2ko asteburuan jokatuko da, oraindik eguna eta ordua zehaztu gabe daudelarik.
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | ATHLETIC | 14 | 6 | 4 | 2 | 0 | 11 | 2 |
2 | REALA | 11 | 6 | 3 | 2 | 1 | 6 | 6 |
3 | OSASUNA | 6 | 6 | 2 | 0 | 4 | 4 | 6 |
4 | ALAVES | 2 | 6 | 0 | 2 | 4 | 1 | 6 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2021.09.18 | Alaves | Osasuna | |
2021.10.01 | Athletic | Alaves | |
2021.10.31 | Reala | Athletic | |
2021.10.07 | Osasuna | Reala | |
2022.01.02 | Alaves | Reala | |
2022.01.03 | Osasuna | Athletic | |
2022.01.10 | Alaves | Athletic | |
2022.02.20 | Athletic | Reala | |
2022.02.27 | Reala | Osasuna | |
2022.03.13 | Reala | Alaves | |
2022.04.10 | Osasuna | Alaves | |
2022.05.15 | Athletic | Osasuna |
Athletic – Eibar, bihar
Bihar, larunbata, jokatuko da Athletic – Eibar partida San Mames futbol zelaian, arratsaldeko 18:30etan. IV. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida izango da
Euskal derbiaren aurretik, Garitano eta Mendilibar solasean, elkarren arteko oroitzapenak gogoan
Lezaman elkartu dira larunbateko Athletic-Eibar partidaren karira
Athletic – Eibar, abenduaren 14an
Athletic – Eibar izango da IV. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida. Abenduaren 14an jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan
Reala Athletic-ekin lehian, EH Txapela sailkapenean
IV. Euskal Herria Txapelako zortzigarren partida jokatuta, Reala hurbildu egin da sailkapenaren burura
Reala 4 – 1 Eibar
Realak Eibar garaitu du Anoetan eta bigarren jarri da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen sailkapenean, zortzigarren jardunaldia jokatuta
Reala – Eibar, azaroaren 30ean
Reala – Eibar izango da IV. Euskal Herria Txapelaren zortzigarren partida. Azaroaren 30ean jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan
XI. Euskal Herria Kopa | Sailkapena ~ Emaitzak


2021/22
VI. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | ATHLETIC | 14 | 6 | 4 | 2 | 0 | 11 | 2 |
2 | REALA | 11 | 6 | 3 | 2 | 1 | 6 | 6 |
3 | OSASUNA | 6 | 6 | 2 | 0 | 4 | 4 | 6 |
4 | ALAVES | 2 | 6 | 0 | 2 | 4 | 1 | 6 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2021.09.18 | Alaves | Osasuna | |
2021.10.01 | Athletic | Alaves | |
2021.10.31 | Reala | Athletic | |
2021.10.07 | Osasuna | Reala | |
2022.01.02 | Alaves | Reala | |
2022.01.03 | Osasuna | Athletic | |
2022.01.10 | Alaves | Athletic | |
2022.02.20 | Athletic | Reala | |
2022.02.27 | Reala | Osasuna | |
2022.03.13 | Reala | Alaves | |
2022.04.10 | Osasuna | Alaves | |
2022.05.15 | Athletic | Osasuna |