FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
OPARI BIKAINAK ZOZKATUKO DITUGU

Opari oso inportanteak eta ugariak banatuko ditugu sarrera duten ikusleen artean; partidaren atsedenaldian zozkatu egingo ditugu saldutako sarrera zenbakien artean:
1.- 2019an Parisen egingo den Munduko finalerako bi lagunentzako sarrerak, bidaia eta egonaldiarekin (ikurriña ere oparituko diegu, euskaldunok oraindik ofizialki jokatu ezin dugun txapelketa horretan gutxienez harmailetan nabari gaitezen)
2.- Koikili Aterpetxean familia egonaldia, gosaria barne
3- Boroa jatetxeko bi lagunentzako afaria
4.- Realeko eta Athleticeko finalistek sinatutako kamiseta bana
5.- Zinematarako sarrerak
…etabar.
→ Sarrerak ONLINE erosteko: HEMEN
→ Wikipedia: Euskal Herria Txapela
Twitter
XIII. EHKopa: Berriozar 5-1 Eibar C, Mulier 1-0 Arratia, San Ignacio 1-6 Athletic C
Sailkapen faseko azken partida hauen emaitzen ondoren, B mailako finalerako Reala B eta Athletic C taldeak sailkatu dira
XIII. EHKopa: Alaves 0-4 Reala
Emaitza honekin, aurtengo Euskal Herria Kopako A mailako finalerako sailkatu da Reala, zeina irailaren 3an jokatuko duen Athleticen aurka Guardian bertan
Alaves-Reala, gaur Guardian, 18:00ean: goi mailako partida, finala jokoan
A mailako partida erabakigarri bezain zirraragarri honen zein irailaren 3an jokatuko den txapelketako finalaren aurkezpena egin zen atzo Ibaian