MENDI LASTERKETAK
Oihana Kortazar eta Asier Larruzeak irabazi dute Txindokiko Kilometro Bertikala
Hamarkada bat igarota, 11 urte geroago, berriz ere Txindokiko Kilometro Bertikala proba jokatu zuten pasa den larunbatean Abaltzisketan, Larraitzen. Igone Campos zumarragarrari sortu zitzaion proba berriz antolatzeko gogoa, eta Janire Agirre lagun ataundarrari egin zion antolatzeko proposamena. Mendi lasterketetan aritzen dira biak ala biak, eta elkarrekin heldu zioten proba antolatzeko erronkari. Duela hiru urte hasi ziren proba antolatzeko lanetan, baina, pandemiaren eraginez, azkenerako bertan behera utzi behar izan zuten 2020ko maiatzean egitekoak ziren proba, baina aurten helburua lortu eta posible izan dute lasterketa egitea.
Erlojuaren aurkako proba izan da eta Kilometro bertikala izanik, Txindokik duen bertikaltasuna aprobetxatuz, desnibel handieneko ibilbidea aukeratu dute antolatzaileek. Lasterkariak Larraizko langa ingurutik abiatu ziren banaka, Gaintzako bidegurutzera iritsi eta Oriako iturritik pasatu ostean, tximista ibilbidetik gora igo behar zuten gailurreraino. 3,6 kilometro egin behar izan zituzten korrika, 980 metroko desnibelarekin. Guztira 186 parte hartzaile izan dira, horietatik 26 emakumezkoak.
Oihana Kortazar mutrikuarra izan da azkarrena emakumezkoetan, 44.05eko denborarekin. Ainara Urrutia aretxabaletarrak egin du bigarren denbora onena (45.41) eta Maud Combarieu urruñarra izan da hirugarren (47.43).
Asier Larruzea gueñestarrak egin du gizonezkoetan denbora onena, 35.59rekin, eta ondorengo denbora onenak Mikel Beunza alkoztarrak (36.25) eta Alcala de Xiverteko Ricardo Chertak (36.46) egin dituzte.
Junior eta jubenil mailan bakarrik gizonezkoek parte hartu dute. Juniorretan, Aitor Ugarte aramaioarra (38.00) izan da lehenengoa, Gaizka Lasa legorretarra (43.47) bigarren eta Mikel Gonzalez durangarra (46.36) hirugarren. Jubenil mailan, Ibai Angulo azpeitiarra (42.14) izan da azkarrena, Julen Bereziartua alegiarra (47.36) bigarren, eta Ander Oiarbide segurarra (58.13) hirugarren.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
- KORTARAR OIHANA 00:44:05 MUTRIKU
2 URRUTIA YURREBASO AINARA 00:45:41 ARETXABALETA
3 MAUD COMBARIEU 00:47:24 URRUGNE
4 AGIRREZABALA EZKURDIA LEIRE 00:47:43 IBARRA
5 LENDINEZ GARATE AINHOA 00:48:54 ELGOIBAR
6 ZABALETA EGAÑA MAITE 00:49:12 OÑATI
7 UNANUE BERECIARTU AINHOA 00:49:53 URRETXU
8 DUQUE AURREKOETXEA EZTIZEN 00:51:17 PORTUGALETE
9 ZUBIZARRETA ARMENDARIZ IRATI 00:51:34 BEASAIN
10 ETXEBESTE LIZASO LARRAITZ 00:52:20 OIARTZUN
Gizonezkoak
- LARRUZEA FERNANDEZ ASIER 00:35:59 GUEÑES
2 BEUNZA IRAIZOZ MIKEL 00:36:25 ALKOTZ
3 CHERTA RICARDO 00:36:46 ALCALÀ DE XIVERT
4 ALZOLA GORDOA IÑIGO 00:37:28 ARRASATE
5 UGARTE ERIZ AITOR 00:38:00 ARAMAIO
6 TOLOSA ZABALA JOKIN 00:39:44 ANOETA
7 FERRER CAMAÑES ALBERT 00:39:49 PORTELL DE MORELLA
8 URIBEETXEBARRIA AGIRRE IÑIGO 00:40:01 LEGAZPI
9 ALBERDI ETXABE JON 00:40:08 ZESTOA
10 KAÑAMARES MUGUERZA IMANOL 00:40:09 BERRIOZAR
- Sailkapen osoak ikusteko sakatu HEMEN
Irati Zabala eta Joanes Esparta, Euskal Herriko eskalada txapeldunak zailtasun modalitatean
Abiadura Txapelketan berriz, kategoria nagusiko lehian Martzel Vicario izan zen irabazlea, Ander Linazisorori gailenduta
Eneko Gurrutxaga eta Enara Oronoz garaile Ibarrako Piparra XI. Mendi Duatloian
Amasarrak lehen aldiz lortu du proba irabaztea, eta iruindarrak pasa den urteko garaipena berretsi du
Munduko Mendi Lasterketen Kopa amaitu da, Euskal Selekzioaren partehartzearekin
Sailkapen nagusian, Ander Iñarrak laugarren postua eskuratu du eta Mayi Mugikak bosgarrena