ESKALADA

Irati Zabala eta Joanes Esparta, Euskal Herriko eskalada txapeldunak zailtasun modalitatean

2021/11/09

Argazkiak: emf.eus

Asteburu honetan, eskalada maite dutenen epizentroa bihurtu zen berriz ere Rocopolis, izan ere, Nafarroako zentro horretan jokatu ziren Euskal Herriko Eskalada Txapelketak, bai Zailtasun modalitatean, bai Abiadura modalitatean. Guztira, berrogeita hamar eskalatzaile baino gehiago bildu ziren 12 urtez azpiko kategoriatik maila absolutura.

EUSKAL HERRIKO ABIADURA TXAPELKETAREN SAILKAPENA

Larunbatean finalak jokatu ziren Abiadura Txapelketan, non gizonezkoen kategoria nagusiko lehian Martzel Vicario izan zen irabazlea, Ander Linazisorori gailenduta.

SAILKAPENAK

GIZONEZKOEN ABSOLUTUA

  1. Martzel Vicario
  2. Ander Linazisoro

GIZONEZKOEN 16 URTEZ AZPIKOA

  1. Asier Antúnez

GIZONEZKOEN 14 URTEZ AZPIKOA

  1. Eñaut Uson
  2. Gari Markuerkiaga

Emakumezkoen gazteenen mailetan ez zen ezustekorik izan, 16 urtez azpikoan Intza Elizalde nagusitu baitzen eta 14 urtez azpikoan aldiz Ines Allende. Sorpresa Garazi Gurrutxagak eman zuen 18 urtez azpiko kategorian, Irati Guenetxeari (Estatu mailako txapelduna) gailenduta.

EMAKUMEZKOEN 18 URTEZ AZPIKOA

  1. Garazi Gurrutxaga
  2. Irati Guenetxea

EMAKUMEZKOEN 16 URTEZ AZPIKOA

  1. Intza Elizalde
  2. Garazi Uriarte

EMAKUMEZKOEN 14 URTEZ AZPIKOA

  1. Inés Allende
  2. Maddi Agirre
  3. Udane Mujika

EUSKADIKO ZAILTASUN TXAPELKETAREN SAILKAPENA

Igandeko saioan Zailtasuneko finalak burutu ziren, larunbatean finalerdiak jokatu ondoren. Joanes Esparta nafarra izan zen onena gizonezkoetan, Borja Bernalte eta Hodei Galiñanes sailkatu zirelarik bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.

GIZONEZKOEN ABSOLUTUA

  1. Joanes Esparta
  2. Borja Bernalte
  3. Hodei Galiñanes

GIZONEZKOEN 20 URTEZ AZPIKOA

  1. Ander Linazisoro

GIZONEZKOEN 18 URTEZ AZPIKOA

  1. Iker Sacristan
  2. Haritz Arregi
  3. Oihan Díaz de Mendibil

GIZONEZKOEN 16 URTEZ AZPIKOA

  1. Manex Iñurrategi
  2. Manex Guenetxea
  3. Asier Antúnez

GIZONEZKOEN 14 URTEZ AZPIKOA

  1. Eñaut Uson
  2. Gari Markuerkiaga
  3. Ibon Lorente

Emakumezkoen maila nagusian, Irati Zabala oiartzuarra nagusitu zen, bigarren postua Irantzu Porresentzat izan zelarik. 18 urtez azpiko kategorian berriz, Haizea Ossesen sasoi onaren baieztapena nabarmendu behar da berak lortu zuelarik txapela janztea. 16 urtez azpikoan, Ainhize Belar podiumaren gorenera igo zen berriro eta Maddi Agirre Ines Allende baino hobea izan zen, 14 urtez azpiko lehian.

EMAKUMEZKOEN ABSOLUTUA

  1. Irati Zabala
  2. Iranzu Porres

EMAKUMEZKOEN 20 URTEZ AZPIKOA

  1. Ilia Uriarte

EMAKUMEZKOEN 18 URTEZ AZPIKOA

  1. Haizea Osses
  2. Iune Lahidalga
  3. Irati Guenetxea

EMAKUMEZKOEN 16 URTEZ AZPIKOA

  1. Ainhize Belar
  2. Intza Elizalde
  3. Garazi Uriarte

EMAKUMEZKOEN 14 URTEZ AZPIKOA

  1. Maddi Agirre
  2. Ines Allende
  3. Udane Mujika