PIRAGUISMOA

Neguko Euskadiko Piraguismo Txapelketa irabazi du Santiagotarrak

2021/03/11

Argazkiak: euskalkanoe.eus

Pasa den igandean, martxoak 7, Euskadiko Neguko Txapelketa jokatu zen Bidasoa ibaian, Irunen, bertan zazpi klubetako 140 palista baino gehiago elkartu zirelarik goizeko 10:30etatik aurrera.

Gizonezko Seniorrak, 23 urtez azpikoak eta juniorrak izan ziren lehenak uretaratzen, ondoren, kadeteen eta beteranoen txanda izan zelarik. Jarraian, K-1 senior, Sub-23, junior eta beterano emakumeei eman zitzaien irteera, eta amaitzeko, emakume kadeteak eta kanoa kadeteak irten ziren.

Klubaren aurrekaldeko pasealekua moztuta egon zen, lekua parte-hartzaileentzat bakarrik gordeta, oinezko guztiak S.D.Santiagotarrak-en instalazioen atzetik desbideratu zirelarik.

Kluben sailkapenari dagokionez, Santiagotarrak Kirol Elkarteak eskuratu zuen Neguko Euskadiko txapela, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K eta Barrika P. T. kluben aurretik sailkatuta.

Gizonezkoen banakako sailkapenei dagokionez, Senior K-1 mailan Mikel de Velascok (Getxo Kayaka) eskuratu zuen garaipena, 23 urtez azpikoetan Beñat Arsuaga nagusitu zen (S.D.Santiagotarrak), junior K-1 kategorian azkarrena Martin Miranda izan zen (S.D.Santiagotarrak) eta talde bereko Aimar Modenes kadete K-1an.

Beteranoen kategorian, 50 urte azpiekoetan munduko txapelduna izandako Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) nagusitu zen, eta 50 urte baino gehiagoko mailan berriz, talde bereko Xabier Osak eskuratu zuen txapela.

Emakumezkoei dagokionez, Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) jantzi zuen Senior K-1 kategoriako txapela, Irene Gana (Barrika P.T.) 23 urtez azpiko K-1 kategorian nagusitu zen, Junior K-1ean Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) eta Kadete K-1 mailan klub berean aritzen den Malen Juaristi. Beteranoetan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) izan zen azkarrena.

Hurrengo hitzordua aste honetan bertan izango da, martxoaren 13an Zumaian, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko baita, bertan kluben partaidetza handia espero delarik.

KAYAK

Aurrera Vitoriak merezi gabe galdu zuen Añorgaren aurka

Aurrera Vitoriak merezi gabe galdu zuen Añorgaren aurka

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Apirilaren 9an jokatu zen Murgian (Araba) Euskal Herriko  emakuzkoen VI. futbol koparen final-laurdenaren sailkapena. Giro ederrean eta 200 ikusle ingururen aurrean Añorgak 2-3 irabazi zion Aurrera Vitoriari eta, ondorioz,...

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...

Athleticentzat V. EH Kopa

Athleticentzat V. EH Kopa

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA     Denboraldiko lehen titulua jokatu da Zarauzko Asti zelaian, EHko emakumezkoen V. Kopako finala. Partida ikusgarria izateko traza guztiak zituen eta hala izan da. Bi taldeak lehen minututik erakutsi bait dute V.Kopa...