PIRAGUISMOA

Neguko Euskadiko Piraguismo Txapelketa irabazi du Santiagotarrak

2021/03/11

Argazkiak: euskalkanoe.eus

Pasa den igandean, martxoak 7, Euskadiko Neguko Txapelketa jokatu zen Bidasoa ibaian, Irunen, bertan zazpi klubetako 140 palista baino gehiago elkartu zirelarik goizeko 10:30etatik aurrera.

Gizonezko Seniorrak, 23 urtez azpikoak eta juniorrak izan ziren lehenak uretaratzen, ondoren, kadeteen eta beteranoen txanda izan zelarik. Jarraian, K-1 senior, Sub-23, junior eta beterano emakumeei eman zitzaien irteera, eta amaitzeko, emakume kadeteak eta kanoa kadeteak irten ziren.

Klubaren aurrekaldeko pasealekua moztuta egon zen, lekua parte-hartzaileentzat bakarrik gordeta, oinezko guztiak S.D.Santiagotarrak-en instalazioen atzetik desbideratu zirelarik.

Kluben sailkapenari dagokionez, Santiagotarrak Kirol Elkarteak eskuratu zuen Neguko Euskadiko txapela, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K eta Barrika P. T. kluben aurretik sailkatuta.

Gizonezkoen banakako sailkapenei dagokionez, Senior K-1 mailan Mikel de Velascok (Getxo Kayaka) eskuratu zuen garaipena, 23 urtez azpikoetan Beñat Arsuaga nagusitu zen (S.D.Santiagotarrak), junior K-1 kategorian azkarrena Martin Miranda izan zen (S.D.Santiagotarrak) eta talde bereko Aimar Modenes kadete K-1an.

Beteranoen kategorian, 50 urte azpiekoetan munduko txapelduna izandako Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) nagusitu zen, eta 50 urte baino gehiagoko mailan berriz, talde bereko Xabier Osak eskuratu zuen txapela.

Emakumezkoei dagokionez, Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) jantzi zuen Senior K-1 kategoriako txapela, Irene Gana (Barrika P.T.) 23 urtez azpiko K-1 kategorian nagusitu zen, Junior K-1ean Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) eta Kadete K-1 mailan klub berean aritzen den Malen Juaristi. Beteranoetan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) izan zen azkarrena.

Hurrengo hitzordua aste honetan bertan izango da, martxoaren 13an Zumaian, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko baita, bertan kluben partaidetza handia espero delarik.

KAYAK

Athletic lehen finalista

Athletic lehen finalista

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Atzo, maiatzak 28, jokatu zen VII. EHE-ko koparen final erdian Athletic oso erraz nagusitu zen Oiartzunen aurka, 6-0 irabazi ondoren. Durangoko Tabiran jokatu zen partidan Ezkurdi taldeko neskatilak egin zuten  ohorezko sakea eta bi...

Gasteizko Aurrerak erraz gailendu du Angeluko Genets.

Gasteizko Aurrerak erraz gailendu du Angeluko Genets.

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Apirilaren 9an, jokatu zen Gasteizko Aurrera- Genets partida Agurainen. 3-0 irabazi zuten arabarrak, partida osoan indartsuago ageriz. Aipatzeko ipaldekoen mailaren gorakada eta txapelketa honetan jokatzeko gogoa. Iñaki Beraza alkatea...