FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Athleticentzat V. EH Kopa

Abu 24, 2015

 

Denboraldiko lehen titulua jokatu da Zarauzko Asti zelaian, EHko emakumezkoen V. Kopako finala. Partida ikusgarria izateko traza guztiak zituen eta hala izan da. Bi taldeak lehen minututik erakutsi bait dute V.Kopa eskuratu nahia. Are gehiago, ahalegin guztiak zelaiaratzeko prestutasuna.

Bai erreala eta bai Athletic taldea berrituta iritsi dira finalera, bi taldeetan egin dituzten fitxaje berriak eta aldaketak medio. Joseba Agirreren taldea Balentziatik COTIF torneoa irabazita etorri berri da. Igor San Miguelena bereziki gogoz aurreko EHko Kopako edizioetako balantza berdindu nahian.
Harmailetan giro ederra.

Une ugaritan nabarmendu da zaleen presentzia, -txalo edota txistu-. Lehenengo zatian adibidez, Mariasun Quiñonesek miña hartu du (eskuan luxazioa egin du) eta Cristina Cornejo jarri da txuri urdinen atezain.

Bigarren zatian mugitu da markagailua, Joana Flavianok egin duen gola izan da bakarra. Iñaki Petrikorena, Alvaro Poza eta Juan Jose Hidalgo epaile izan ditu finalak. Azken minuturaino ez da argitu Errealak berdintzeko aukerarik izango zuen.

Argazkiak [ @sandrika24   https://m.facebook.com/sandraayalafotofutfem/ ]

> ligasfutbolfemenino.com: V. Euskal Herria Kopa

 

Share This