HERRI KIROLAK
Nafarroako ingude eta hirugarren mailako aizkora txapelketak jokatu dira
Nafarroako ingude txapelketak eta hirugarren mailako aizkora txapelketa jokatu zituzten pasa den larunbatean, irailaren 11n Berako Eztegara pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketan bost aizkolarik neurtu zituzten indarrak, bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko moztu behar izan zituztelarik: Endika Goia, Victor Suarez, Jacinto Etxekonanea, Iker Gorriti eta Josu Santamaria. Azkenean Iker Gorriti nagusitu zen (10´29´´) eta bigarren Josu Santamaria izan zen (10´47´´), biek lortu zutelarik mailaz igotzeko txartela. Atzetik Victor Suarez (12´07´´), Endika Goia (12´18´´) eta Jacinto Etxekonanea (13´20´´) sailkatu ziren.
Emakumezkoen ingude altxatze txapelketan, minutu eta erdian 9 kiloko ingudearekin aritu ziren bost herri kirolari: Maika Ariztegi iturendarra, Esti Gastearena sunbildarra, Xanta Sousa lesakarra, Nerea Sorondo beratarra eta Antsoaingo Irune Biurrun. Maika Ariztegi izan zen txapelduna 94 jasoaldi eginda, bigarren Esti Gastearena sailkatu zen 85 jasoaldirekin, hirugarren Irune Biurrun (84 jasoaldi), laugarren Xanta Sousa (83 jasoaldi) eta bosgarren lekuan Nerea Sorondo geratu zen 81 jasoaldirekin.
Gizonezkoak 18 kiloko ingudearekin aritu ziren, minutu eta erdian, lau partehartzaile izan zirelarik lehian: Josetxo Urrutia leitzarra, Antsoaingo Iosu Marturet, Berriozarko Imanol Martin eta Guadalajarako (Espainia) Angel Albarran. Urrutiak Nafarroako txapela bederatzi aldiz irabazia zuen, inork baino gehiago eta Euskal Herriko txapeldun ere izana da baina honakoan ezin izan zuen garaipena erdietsi, izan ere, bigarren geratu zen 83 jasoaldi eginda, Iosu Martureten atzetik (87 jasoaldi).
Emakumezkoen Nafarroako Ingude Txapelketa
Maika Ariztegi 94 jasoaldi
Esti Gastearena 85 jasoaldi
Irune Biurrun 84 jasoaldi
Xanta Sousa 83 jasoaldi
Nerea Sorondo 81 jasoaldi
Gizonezkoen Nafarroako Ingude Txapelketa
Iosu Marturet 87 jasoaldi
Josetxo Urrutia 83 jasoaldi
Imanol Martin 79 jasoaldi
Angel Albarran 73 jasoaldi
Nafarroako III. mailako Aizkora Txapelketa
Iker Gorriti 10 minutu eta 29 segundo
Josu Santamaria 10 minutu eta 47 segundo
Victor Suarez 12 minutu eta 07 segundo
Endika Goia 12 minutu eta 18 segundo
Jacinto Etxekonanea 13 minutu eta 20 segundo
III. Euskal Pentatloi Saria Azpeitian jokatuko dute datorren larunbatean
Hamasei kirolarik neurtuko dituzte indarrak irailaren 5ean Azpeitiko zezen plazan, finalerako sei txartelak jokoan daudelarik
Nafarroako ingude eta aizkora txapelketak larunbatean jokatu ziren
Aizkoran Soroak irabazi zuen eta Larretxearekin batera mailaz igo zen; ingudean Finol nagusitu zen emakumezkoetan eta Marturet gizonetan
Goiherri A taldeak irabazi du Euskadiko lur gaineko Txapelketa, 600 kilotan
Goiherri A talde erandiotarrak jantzi du txapela, tiraldi erabakigarrian Laukizko Gaztediri 2-0 irabazi ondoren