HERRI KIROLAK/AIZKORA
Mikel Larrañagak irabazi du Urrezko Aizkolarien Kopa
Asteasun lehiatu zen atzo Urrezko Aizkolari Kopako finala eta Mikel Larrañagak lortu zuen txapela janztea
Urtezahar egunean, 17:00etan hasi zen Urrezko Aizkolarien txapelketaren finala Usarrabi pilotalekuan, eta hiru aizkolari izan ziren bertan nor baino nor: Mikel Larrañaga, Julen Alberdi eta Eneko Otaño.
Abenduaren 7an, Mendaron, Eneko Otaño beizamarra mendean hartuta Julen Alberdi Txikia V.a azkoitiarra finalerako sailkatu zen hamabi kana erdiko enbor mozteko 28 minutu eta 31 segundu behar izan zituelarik. Bere aurkaria, Eneko Otaño, 31 minutu eta 29 segundutan amaitu zuen bere lana eta beraz lehia galdu egin zuen.
Abenduaren 15ean, Urrestillako Txikuri pilotalekuan jokatu zen bigarren finalerdia, aurrez aurre Mikel Larrañaga Azpeitiko aizkolaria eta Jon Rekondo leitzarra izan zirelarik. Mikel Larrañagak 27 minutu eta 50 segundoan ebaki zituen hamabi kanaerdiko enbor. Rekondok, aldiz, 28 minutu eta 49 segundo, eta beraz, Larrañagak eskuratu zuen Urrezko Aizkolari Kopako finalerako txartela.
Abenduaren 21ean, Mutrikun, Jon Rekondo leitzarra eta beizamako Eneko Otaño, arestian aipatutako bi sailkapenetan galtzaile ateratako aizkolariak alegia, lehiatu ziren finalerako azken lekuaren bila eta Otaño nagusitu zen hirugarren finalerdi honetan, bere lanak 23 minutu eta 24 segundutan amaituta, Rekondok berriz 24 minutu 39 segundu behar izan zituelarik.
Bideoa: aiurri.eus
Atzoko finalean, Mikel Larrañaga izan zen azkarrena 16 kanaerdiko ebakitzen 34 minutu eta 30 segunduko denborarekin, iaz baino hiru minutu gutxiago. Bigarren, Julen Alberdi izan da 37 minutu eta 54 segunduko denborarekin, eta hirugarrena, Eneko Otaño 38 minutu eta segundu bateko denborarekin.
Egin beharreko lana, bakoitzak 16 enbor kana-erdiko ebakitzea. Faboritoa Larrañaga zen eta ez zuen kale egin. Laugarren enborrean aurrea hartu zuen eta denbora gutxian enbor baten alde garbia zeukan. Hortik aurrera bere lana, aurkarien presiorik gabe, ahalik ondoen egiten saiatu zen. Bigarren posturako dema oso estua izan zen. Txikia eta Otaño saio guztian zehar parean aritu ziren, Otaño kolpe bakar batzuk aurretik sartu zen azken enborrean. Azkoitiarra zertxobait atzetik hasi bazen ere hamaseigarren enborrean, azken kolpea aurretik eman zuen.
Emozioa hortxe sortu zen aizkolarien jokoan. Alberdik 37 minutu eta 52 segundo behar izan zuen eta Otaño beizamarrak bizpahiru kolpe gehiago, 38 minutu eta 10 segundo.
Aizkolariez aparte, Gabonetako Harrijasotzaile Txapelketa eta Gabonetako Emakumezkoen Ingude Txapelketak lehiatu ziren Asteasun.
Harrijasotze lanetan Mikel Lopetegi “Urra” zarauztarra, Imanol Albizu “Goikoetxe” elgetarra eta Beñat Telleria lasartearra aritu dira. Hiru harri: zilindroa, kubikoa eta bola, hirurak 100 kilokoak eta bakoitzarekin hiruna minutu lanerako. Faborito garbia Urra zarauztarra zen eta honek ere bere asmoak ongi bete zituen. Beraz, Lopetegik eskuratu du garaipena 93 jasoaldi eginda, atzetik Benat Telleria bigarren 87 jasoaldirekin etahirugarrean postuan geratu da Imanol Albizu 75 jasoaldi lortuta.
Ingudearekin aritu direnak berriz, Iturengo Maika Ariztegi, Iruñeko Virginia Finol eta Karmele Gisasola mallabitarra izan dira. 10 kiloko ingudea, 1.30 denboran nork gehiagotan jaso. Oso lehia estua izan dute hiru aurkariek eta azkenik Virginia Finol nagusitu da 97 jasoaldi eginda. Bigarrena Maika Aritzegi izan da 96 jasoaldirekin eta hirugarren Karmele Gisasola 94 jasoaldiko lana burututa.
.
Emakume Laboral Kutxa EITB Master torneoa igandean Berrizen
Lau terdian Miriam Arrillaga eta Leire Garai neurtuko dira eta, binakakoan, Iera Agirre-Leire Etxaniz eta Olatz Arrizabalaga-Maite Ruiz de Larramendi
Xistera Zirkuituak baditu aurreneko txapeldunak
Merino-Lizardi nesketan, Antxon-Goixerri, mutilen maila nagusian, eta Vidal-Atain II.a, mutilen Bigarren mailan dira txapeldunak
Hasiera eman diote eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketari
Lehen eta Bigarren Mailetako jardunaldiak lehiatu dira Azkoitian eta Azpeitian