LASTERKETAK
Martin Fiz Maratoia atzeratu egin dute
Aurtengo beste data baten bila dabiltza antolakuntzako kideak, maiatzaren 10erako aurreikusia zegoen lasterketa atzeratzeko erabakia hartu ondoren
Edp Vitoria-Gasteiz Martin Fiz Maratoiaren antolakuntzak atera berri duen agirian, bizi dugun egoera gordina aipatzen du eta honenbestez bertako erakundeekin batera lasterketa atzeratzea erabaki dutela adierazten du. Halaber, momentuz data berririk ez dutela finkatu jakinarazten dute eta ahalik eta lasterren honen inguruan informazio gehiago helarazteko asmoa dutela gaineratu dute.
Iragan martxoaren 17an beste ohar bat kaleratu zuten koronabirusak sorturiko krisia gertutik jarraitzen zutela esanez eta momentuz lasterketa aurreikusitako datan mantentzen zutela jakinaraziz.
Baina azken egun hauetan eman den kirol ekitaldi ugarien atzerapen edota ezeztapen uholdeak eragina izan du Martin Fiz Maratoiaren antolatzaileengan eta azkenik maiatzaren 10ean lehiatzekoa zen lasterketa bertan behera uztea adostu dute.
Azkenik, kirolari eta zale guztien jarrera ulerkorra eskertu dute eta hartutako erabakiak eragin ditzakeen balizko eragozpenengatik barkamena eskatu dute.
Aurten Martín Fiz Maratoiak bere ibilbidea aldatu du aurreko urtekoarekin alderatuz, izan ere, 2019an Gasteizen tranbiako obrak zeuden eta saskibaloiko Final Four lehiatzen zen aldiberean eta beraz ibilbidea birmoldatu behar izan zuten. 2020ko edizioan, hiriaren erdigunera bueltatuko da lasterketa eta bi itzuli emango zaizkio zirkuituari.
Iazko edizioa
2019ko lasterketan, Marc Hurtado izan zen irabazlea 2:27:27ko denboran helmugaratuta, atzetik Agustín Morenok (2:29:57) eta Carlos Gonzálezek (2:37:36) podiuma osatu zutelarik. Emakumezkoetan, Sara Trelles (3:12:29) nagusitu zen, bigarren postua Angelina Mirok (3:24:43) eskuratu zuen eta hirugarrena María Anguitak (3:24:55)
Maratoi erdia ere lehiatu zen eta gizonezkoetan Gustavo Sánchezek (1:09:35) irabazi zuen, Javi Perez (1:09:56) eta Marcos Juncal (1:12:11) atzetik helmugaratu zirelarik. Emakumezkoetan berriz, Leticia Acereda (1:20:09) izan zen irabazlea, Andrea Garay (1:23:26) eta Pilar Moranek (1:25:57) podiuma osatu zutelarik.
Hamar kilometrotako proban, irabazleak Raul Cámara (34:41) eta Elena Loyo (37:39) izan ziren. Gizonezkoetan podiuma Martín Fiz (35:28) eta Alberto Díazek (35:35) osatu zuten eta emakumezkoetan, Eztitzen Etxebarria (43:01) bigarren postua eskuratu zuen eta Txaro Alonso (44:25) hirugarrena izan zen helmugaratzen.
Sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN
Luis Maria Urizar nuevo líder del circuito tras la victoria conseguida en Amurrio
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Amaia Luquin sige como lider en la clasificación femenina Los corredores que tomaron la salida en la séptima prueba del II. Circuito de Duatlon de Montaña de Euskal Herria celebrada en Amurrio, tuvieron la compañía de la lluvia...
Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...
Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...