MENDI LASTERKETAK

Malen Osa eta Aitor Ajuria irabazle Aloñako Igoeran

by | 2021/10/18

Pandemiaren eraginagatik probaren data birritan atzeratu ondoren, azkenean igande honetan, Urriak 17, lehiatu dute Aloñako Igoera

 

Ohiko orduan, 09:00etan, atera ziren korrikalari guztiak Foruen plazatik, eta hantxe bertan ere helmugaratu ziren. Guztira, 335 lasterkarik hartu dute parte, horietatik 31 emakumezkoak, eta azkenean Malen Osa oñatiarra eta Aitor Ajuria otxandioarra izan dira irabazleak  Aloñako Igoeran.

Gizonezkoetan, Aitor Ajuria euskal selekzioko kideak bi ordu, lau minutu eta 46 segundo behar izan zituen 22 kilometro pasatxoko ibilbidea bukatzeko. Bigarrena proba hau hirutan irabazi duen Imanol Goñi  izan zen eta hirugarren Beñat Etxabe bergararra helmugaratu zen.

Emakumezkoetan, Malen Osak historia egin du Aloñako Igoeran, lasterketa irabazten duen lehen oñatiarra izan zen eta, 2 ordu, 26 minutu eta 23 segundoko denbora eginda. Bigarrena Oihana Azkorbebeitia izan zen (2:28:23) eta hirugarren Ainara Uribarri (2:34:46).

SAILKAPENAK

Emakumezkoak

1 OSA ANSA, MALEN   2:26:23  OÑATI

2 AZKORBEBEITIA, OIHANA  2:28:23 ABADIÑO

3 URIBARRI MARTINEZ, AINARA  2:34:46 OÑATI

4 IRIGOYEN ODRIOZOLA, UXOA 2:47:01 GETARIA

5 ABASOLO MUJIKA, GARAZI 2:51:23 ARETXABALETA

6 AMILIBIA, NEREA  2:58:29 AIA

7 ELKOROIRIBE IZURRATEGI, EDURNE   3:03:35 1:12:36 OÑATI

8 MARTIN PAYO, BARBARA 3:08:20 ZUMARRAGA

9 133 ZIARAN LASKURAIN, ANE 3 :10:07:00 DEBA

10 ELORZA ARREGI, IZARO 3:16:44  OÑATI

Gizonezkoak

1 AJURIA ELKOROBARRUTIA, AITOR 2 :04:46 OTXANDIO

2 GOÑI, IMANOL  2 :08:33 EA

3 ETXABE LETURIA, BEÑAT  2 :09:13 BERGARA

4 ETXABE LETURIA, JOKIN  2 :09:35 BERGARA

5 SAMANIEGO BOUSO, HODEI  2 :10:53 SESTAO

6 MARTINEZ DE ESTIBARIZ, JULEN  2 :11:55 BARRUNDIA

7 ELORZA ABAUNZ, OIER  2 :12:06 AZKOITIA

8 LEJARZEGI URIZAR, EKAITZ  2 :12:37 AJANGIZ

9 ALONSO CORCOSTEGUI, ASIER  2 :12:54 OÑATI

10 CUESTA SANTAMARIA, JONATAN  2 :14:31 SANT RAFEL DEL RIU

ALOÑAKO IGOERA

Aloñako mendikatean zehar, altuera ertaiñean egindako mendi ibilbidea da, Artzanburu gaina izango delarik puntu altuena (1354 m). Oñatiko erdigunetik (230 m) Urtiagainera (490m) abiatuko gara asfaltozko bidetan lehenik eta baso pistetan barrena ondoren. Urtiagainetik Belarrera doan bidexka hartutakoan maldak gogorragoak bihurtuko dira altuerako larretan zehar. Belarretik aurrera (922 m) Aloña tontorrera (1238m) eramango gaituen bide osoan, begi bistan izango dugu uneoro. Behin Aloñako gurutzera iritsita buelta eman beharrean, aurrerantz jarraituko dugu, Aloñako mendizerran barrena, Buetraitz, Akaitz, Arriurdiñ eta Artzanburu mendiak igoaz. Ondoren, Aloñaren ipar aurpegian aurkitzen den mehatzarien bide zaharretik barrena, Oñatiko plazara iristeko.

Datuak:

  • Luzeera 22.6 km (3 km asfaltoan)
  • Desnibel positiboa 1868 m
  • Gutxieneko altura 230 m
  • Gehieneko altura 1352 m
  • Anoa postuak: 6

MAILAK :

-Seniorrak Gizonak: 18 eta 44 urte bitartean

-Beteranoak Gizonak: 45 urtetik gora

-Seniorrak Emakumeak: 18 eta 39 bitartean

-Beteranoak Emakumeak: 40 urtetik gora

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA  Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...