HERRI KIROLAK

Gipuzkoako Orga Joko eta Txinga Erute txapelketak jokatu dira

by | 2021/10/18

Argazkiak: egursport.com

Gipuzkoako txapeldun geratu dira Unai Goitia orga jokoan eta Ane Urresti eta Jon Unanue txinga eroaten

 

Asteasuko Usarrabi pilotalekuan jokatu ziren pasa den larunbatean Gipuzkoako gizonezkoen orga txapelketa eta txinga eroate txapelketak, gizonezko eta emakumezkoetan. Horrekin batera, lasto altxatze erakustaldia ere egin zuten.

Orga Jokoan Unai Goitia nagusitu zen 5 itzuli eta 1,26 metroko markarekin. Bigarren Aimar Galarraga sailkatu zen (3 itzuli- 1/2- 0m) eta hirugarren Jabier Urresti izan zen (3 itzuli – 1/4 – 3,07m).

Txinga eroate txapelketari dagokionez berriz, emakumezkoetan Ane Urresti izan zen txapelduna (15 plaza – 2 zinta- 0,50m), Lierni Osa izan zen bigarren (10 plaza – 4 zinta- 2,80m) eta Nerea Arruti hirugarren (10 plaza- 0 zinta – 0m).

Gizonezkoetan aldiz, Jon Unanuek egin zuen lanik onena (12 plaza – 1 zinta – 0,90m) eta bere atzetik Javier Urresti (12 plaza – 0 zinta -0m) eta Aimar Galarraga (4 plaza-0zinta-0m) sailkatu ziren.

Hauek izan dira beraz 2021eko txapelketa hauetako emaitzak:

Gipuzkoako orga txapelketa                      

Txapelduna: Unai Goitia bost plaza eta 1,26 metro.

Txapeldunordea: Aimar Galarraga hiru plaza eta erdi.

Hirugarrena: Jabier Urresti hiru plaza, laurden bat eta 3,70 metro.

Emakumezkoen Gipuzkoako txinga eroate txapelketa (25kg)

Txapelduna: Ane Urresti 15 plaza eta eta 12,5 metro.

Txapeldunordea: Lierni Osa 10 plaza, 4 zinta eta 2,80 metro.

Hirugarrena: Nerea Arruti 10 plaza.

Gizonezkoen Gipuzkoako txinga eroate txapelketa (50kg)

Txapelduna: Jon Unanue 12 plaza, zinta bat eta 0,90 metro.

Txapeldunordea:  Jabier Urresti 12 plaza.

Hirugarrena: Aimar Galarraga 4 plaza.

Gipuzkoako lasto altxatze txapelketan bi lagunek baino ez zuten izenik eman eta ondorioz ezin izan zen lehiaketa antolatu. Hala ere, Ibarrako Lander Oterminek eta Zizurkilgo Pello Argaiak erakustaldia egin zuten 45 kiloko lasto fardoarekin.

Share This