LASTERKETAK
Lasterbidean elkartasun lasterketa maiatzaren 28an izango da, Kanpezun
COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren ondorioz halabeharrez izandako bi urteko etenaldiaren ostean, azkenik Lasterbidean euskal presoekiko elkartasun lasterketa maiatzaren 28an egingo da, Kanpezun, Berriro bidean gara lelopean.
Esan bezala, 2020an Kanpezun ospatzekoa zen zortzigarren edizioa baina egoera ez zen aproposa eta hasiera batean 2021eko udaberrira atzeratu zuten, azkenean definitiboki bertan behera utzi behar izan zutelarik.
Lasterbidean lasterketa, euskal herritar talde batek, Etxerat elkarteko senideekin batera, 2013. urtean abiatu zuen lasterketa da, non kirola eta elkartasuna batzen diren. Korrikaren kirol eremutik jaiotako elkartasun herri ekimena da, euskal presoen eta euren senideen eskubideen aldekoa.
Lehen edizio hura Oiartzunen izan zen, eta ondoren, Euskal Herriko herri ezberdinetan ospatu da: Larrabetzun 2014an, Berriozarren 2015ean, Oñatin 2017an, Ondarroan 2018an edota azken edizioa, 2019an, Arbizun eta Lakuntzan.
Aurtengoa Kanpezun egingo da, Araban ospatzen den bigarren aldia izango delarik honakoa, izan ere, 2016an Araian egin zuten laugarren edizioa. Aurreko edizioetan ez bezala, aurtengoa larunbatean egiten den lehena izango da.
Lasterbidean lasterketak behin betiko hitzordua du beraz: 2022ko maiatzaren 28an Kanpezun egingo da, dena ondo bidean.
Fitxa Teknikoa
Lasterketa Laburra
Data: 2022ko maiatzaren 28a
Ordua: 12:30
Irteera: Kanpezuko Plazan
Distantzia: 3,2 Km
Lasterketa Luzea
Data: 2022ko maiatzaren 28a
Ordua:
Irteera: Kanpezu
Distantzia: 7,6 Km
Lasterbidean lasterketako zazpigarren eta azken edizioa 2019.an burutu zen Lakuntza eta Arbizun, «Leisterka denak itxaa!» lelopean. 2018ko edizioan 1.000 korrikalarik baino gehiagok hartu zuten parte eta 2019ko erronka lasterketa luze eta txikiaren artean 1.500 korrikalari biltzea zen, helburua erabat betetzea erdietsi zutelarik.
Onditz Iturbe eta Gontzal Murgoitio azkarrenak, Arrasate-Udalatx mendi lasterketan
Gainera, aurretik Oihana Azkorbebeitiak eta Asier Larruzeak zuten errekorra ondu dute
Berako Mendi Maratoi Erdia lehiatu zen igandean
Oier Ariznabarreta eta Maria Ordoñez izan dira hamaseigarren edizioaren irabazleak
Ski Alp Candanchu klubak irabazi du Euskadiko Eski Txapelketa
2022ko Ipar Kopa txapelketan berriz, Ibai Hernani eta Unax Sologaiztoa Euskal Selekzioaren eskiatzaileak nagusitu ziren