MENDI LASTERKETAK

Jérôme Camachok eta Rebecca Torradok irabazi dute Senpereko Traila

2022/03/15

Argazkiak: spuclasterka.fr

Iaz Senpereko Trail lasterketako antolatzaileek jakinarazi zuten 2021eko lasterketa ez zutela egingo, COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaera ikusita. Egoera epidemiologikoa 2021ean hobetuko zela pentsatuz, irailaren amaieran izen-emateak zabaldu zituzten antolatzaileek baina egoerak ez zuen hobera egin eta azkenean ezin izan zen proba lehiatu.

Aurten baina egoera aldatu eta posible izan dute lasterketa burutzea eta aurreikusita zegoen asmoari jarraiki, TONTORREZ TONTOR izenarekin bataiaturiko lasterketa berria (80 kilometrokoa eta 5200 metroko desnibel positiboarekin) gehitu diote egitarauari. Beraz, guztira 4 lasterketa lehiatu zituzten pasa den asteburuan: 10 kilometrokoa, 21 kilometrokoa, 41 kilometrokoa eta 80 kilometrokoa.

Larunbatean, 05:00etan abiatu zen aipaturiko Tontorrez tontor ultra trail lasterketa eta geroxeago, 09:00etan, Gotorlekuen itzulia hasi zen, 42 kilometroko distantzia, 2.800 metroko desnibela eta Larhungo gotorlekuen gaindi pasatzen den lasterketa. Beranduago, 11:00etan, Ibar Run Trail lasterketak hartu zuen lekukoa, 10 kilometro eta 330 metroko desnibel positiboarekin, azken hau lasterkari amateurrentzako.

Igande goizean berriz, 09:00etan abiatu zen Senpereko Trail ezagunaren 10.edizioa, 21 kilometro eta 1.050 metroko desnibela dituen mendi lasterkari ugari biltzen dituen proba.

Larunbatean, Ultra-trail delakoan (Tontorrez-Tontor), 82 kilometroko proban 300 korrikalari atera ziren. Horietan azkarrena Arkaitz Aizkorreta Galindez bizkaitarra izan zen (10 ordu eta 22 minutu), bigarrena  Bordeleko Sylvain Mendez izan zelarikoa. Lehen emakumezkoa Jocelyne Pauly izan zen.

Maratoian (Gotorlekuen Itzulia), 42 kilometroko lasterketan 600 lasterkari izan ziren. Faboritoa izan zen irabazlea, Maxime Cazajous biarnesa (4 ordu eta 24 minutu), bigarren Romain Lacaste sailkatu zelarik.

Ibar Run Trail. 10 kilometroko proban Christopher Vaquero izan zen bizkorrena, Chris Matñe eta Thomas Bourdillaten aurretik. Emakumezkoetan, Liloi Aguerre izan zen lehena helmugaratzen, Paula Marcos bigarren eta Raphaele Souavin hirugarren.

Igandeko proban azkenik, Senpereko Trailean, guztira 900 korrikalari bildu ziren 21 kilometroko lasterketa egitera. Ziburuko Jérôme Camacho izan zen garailea gizonezkoetan eta Rebecca Torrado emakumezkoetan.

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA  Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...