ERRUGBIA/EBRC

II. Euskal Errugbi Liga 2020

by | 2020/01/27

II. Euro Basque Rugby Challenge (EBRC)-Euskal Errugbi Liga 2020

Gaur sinatu dute Hendaian Iñaki Laskurain Euskal Errugbi Federazioko presidenteak eta Arola Urdangarin Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko zuzendariak lehiaketako bigarren ediziorako hitzarmena.

Hiru kategoriatan jokatuko da: gizonezkoen 1. eta 2. mailakoa eta emakumezkoa izango ditu aurtengo edizioak.

Errugbiko 2020-21ko aurredenboraldian jokatuko dira partida guztiak gizonezkoen lehen mailako kategorian, hau da, abuzutuaren eta iraila hasieraren bueltan. Beste kategorietan, hau da, gizonezkoen 2. kategorian eta emakumezkoan, akaso udaberrian; taldeen egutegiak eta gogoak kontutan hartuta zehaztuko da egutegia azken batean.

2019an aurkeztu zen Euro Basque Rugby Challenge (EBRC) – Euskal Errugbi Liga, Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko (Errugbi 64 Departamentu Batzordea) errugbi-federazioetako ekimenez eta Eusko Jaurlaritza eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen babesarekin.

 

 

2019ko lehen edizioan abuztuan eta irailaren lehen astean jokatu ziren partidak. Finalak Ordizian jokatu ziren uztailaren 7an. Baionako Aviron taldeak irabazi zuen txapela.

 

 

Euro Basque Rugby Challenge 2019

Euro Basque Rugby Challenge 2019

Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique-Pays Basque, Anglet, Hernani, Ordizia, Getxo eta Bera Bera artituko dira Euro Basque Rugby Challenge (EBRC) – Euskal Errugbi Ligako lehen edizioan

Share This