ERRUGBIA

Bayonne-London Irish, ikurriñaren itzalean

2020/01/11

Baiona – London Irish, ikurriñaren itzalean

Europako Challenge Cup-eko partida jokatuko da Baionako Jean-Dauger zelaian. Lehiaketa horretan Baionako Aviron taldea, Bayonne, dugu Euskal Herriko ordezkari. Hartara, ikurriñaren itzalean jokatuko da, aurrean Irlandako bandera izango delarik, London Irish taldearen ikurra.

Partida berezia izango da. Euskal Herriko errugbi klub eta jokalari guztiak gonbidatu ditu Avironek. Iparraldekoak eta Hegoaldekoak. Euskal Herriko errugbi festa izango da. Hegoaldeko 1000 jokalari eta klubetako ordezkari izango dira bertan adierazi du Avironek.

Bayonneko jokalariek ikurriñaren koloredun kamiseta eramango dute gaurko partidan. Europan jokatzen dutelarik, Euskal Herriko koloreak eraman izan nahi du klubak, nazioartean Euskal Herriko taldea direla erakusgarri.

Joko zelaiaz gain, Jean Daugereko harmailetan ere euskal giroa izango da, jakina. Zaleak, jarraitzaileak eta Patxi Perez izango da euskarazko ahotsa bozgorailuetako aurkezle eta animadore lanetan.

Ez da lehen aldia. Europako Challenge Cup honetan, Scarlets kontrako partidan ere gonbidatu zitutzten Euskal Herriko errugbi talde guztiak batera bertan izateko. Klubeko presidente Philippe Tayeb eta akzionista nagusietako Elie Benmergui oso gustura agertu ziren Hegoaldeko zaleen erantzunarekin eta berretsi egin nahi izan dute oraingoan ere Euskal Herriko errugbiaren presentzia eta parte hartzea Irish London taldearen kontrako partidan.

Abenduaren 7an jokatu zuten Sacarlets taldearen aurkako partida Jean-Dauger zelaian, eta Hegoaldeko zein Iparraldeko klubeko partaideak ere izan ziren bertan, Challenge Cup lehiaketako aukera profitatuz Euskal Herriko errugbiaren batasuna agertu eta aldarrikatzeko, azken batean Baionako Aviron euskal taldeen ordezkaria ere delako txapelketa horretan.

Europako Errugbi Challenge Cup 2019/20 edizioaren lehen fasean ari dira  Baionako Aviron eta  London Irish errugbi taldeak. Txapelketako bigarren multzoan ari dira biak, dagoeneko lau partida jokatu dituzte, eta lehenengo bueltan London Irish 45-31 Baionako Aviron emaitzarekin amaitu zen bien arteko lehia azaroaren 23an.

Hauexek dira partidarako deitutako jokalariak

Errugbia

Share This