ERRUGBIA

Euskadiko Errugbi Federazioaren presidentearekin elkarrizketa

by | 2020/02/05

Argazkiak: euskadirugby.eus

Euskadiko Errugbi Federazioko Presidente Iñaki Laskurainekin luze hitzegiteko aukera izan du EHKirolak, Euskal Errugbi Liga hizpide

 

Dublin  eta Eibar arteko joan etorrian bizi da Iñaki Laskurain (Eibar,1968) Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea. Ibilbide luzea du errugbian Iñakik, Euskal Herriko talde garrantsitzuenetan urte luzetan  jokalaria izandakoa baita: Eibar, Getxo, Athletico San Sebastian, Aviron, ea. Entrenatzaile lanak ere egin ditu: Eibar, Aviron, Durango. Kirol zuzendaria, Espainiako selekzioko jokalari, Gipuzkoako Federazioko presidente. Eta azken urte hauetan Euskadiko Federazioko presidente gisa ari da. Beraz, inork gutxik bezala ezagutzen du errugbia, ertz eta maila guztietan aritua baita. Solaskide aparta da eta amaigabe aritu daiteke errugbiaz jardun ezkero, berarekin egon  gara hizketan, eta hona hemen laburpen bat.

Zer da Euro Basque Rugby Challenge edo Euskal Errugbi Liga?

Bi gauza dira funtsean: alde batetik, errugbiko jokalarien, entrenatzaileen eta arbitroen, alegia kirol estamenduen, formazioa eta teknifikazioa (ehun lagunetik gora izan genituen iaz), eta bestetik hiru mailetan jokatzeko asmoa dagoen txapelketa, non Euskadiko Erkidegoak, Nafarrokoak eta Akitania Berriak parte hartzen duten.

Lehen maila batean (eta iaz maila hau bakarrik jorratu ahal izan genuen) 7 taldek parte hartu zuten euskal liga bat izan zen. Mailarik altuena zuten  taldeek elkarren aurka jokatzen zuten: Miarritz, Aviron, Angelu, Getxo, Ampo-Ordizia, Hernani eta Bera Bera. Liga  honetan jokatzeko kirol maila hartzen zen kontutan, euren arteko lehiakortasuna bermatzeko. Bi multzo egin genituen eta aurredenboraldian jokatu zen, joan etorriko liga bat izan zen. Donibane zalantzan egon zen azken ordura arte,baina azkenean kale egin zuen. Eta irabazleak sari ekonomiko bat zuen.

Gero, bigarren maila bat legoke non kirol maila baxoagoa duten taldeekin jokatzea nahi den.

Eta azkenik hirugarren maila, emakumezkoen liga dena. Maila honetan hegoaldean talde gehiago daude, eta horrek ere errazten du, iparaldekoek hegoaldekoekin jokatzeko interesa indartzen baitu.

Iaz, lehen maila bakarrik garatu genuen eta pozik geratu ziren denak, baina aurten hiru mailak antolatzeko saiakera egingo dugu.

Astelehenean (urtarrilak 21) sinatu zen, hain zuzen, 2020an ere egin ahal izateko akordioa. Hendaian sinatu genuen, gai honen motorra den Euskadiko Federazioaren izenean neuk, eta Euroerregioaren zuzendaria den Arola Urdangarinek. Beraz aurten ere egingo da. Guztiontzat proiektu hau estrategikoa dela garbi xamar dago.

Nola sortu zen proiektua?

Abiapuntua gogoratu behar da. Batzuentzat Frantziako hegoa den lurraldean (guretzako gure herrialdearen iparraldea) errugbiak izugarrizko garrantzia du. Eta guk hango jendearekin, bai neuk, bai Joxe Migel Galdosek (gure Federazioako kirol zuzendariak) harreman pertsonal asko genituen, eta esan behar da oso giro euskalduna zegoela (nik kontratua euskaraz sinatu nuen, eta neure herrian, Eibarren erderaz egiten zen).

Bestalde, ordurako Gipuzkoako aldundian hari administratibo batzuk bazeuden (Julian Gomez zegoen orduan aldundian eta harreman ona genuen) eta horrek kobertura ofiziala eman ahal zion asmoari. Eta guk asko zaindu dugu, indarrean dagoen legedia eta arautegitik abiatzea.

Gu hara joan ginen esanez: “kirol ikuspegitik onenak zarete baina zuek geuk ditugun arazo berdinak dituzue eta guk dirua lortzeko egoera administratibo hobea dugu” (ordurako Eusko Jaurlaritza ere bazebilen zerbait egin nahian, zer egin oso garbi ez zekien arren).

Proeiktu bat garatu genuen, aurrekontu batekin eta hiru administrazioei aurkeztu genien. Nafarroakoari, Eusko Jaurlaritzari eta orain Akitania Berria deitzen zaionari.

Halere, proiektua egitea eta onartzea kontu bat da baina gauzatzea beste bat. Eta zailtasun handiak daude, besteak beste bi estatuko klubekin liga bat antolatzeko mundu mailako federazioaren oniritzia behar delako, eta horrek  espainiakoaren eta frantziakoaren zigilua izatea eskatzen duelako. Egoera horretan kontu eta diplomazia handiarekin aritu izan gara. Arautegiak homologatuak izan behar zuten, eta argumentarioa malgua. Baina lortu genuen. Eta horretarako  ezinbestekoena pertsonen arteko konfidantza izan  da, denean bezala giza faktore nagusia da. Baina laguntza instituzionala ere izan behar da, eta guk hasieratik izan dugu Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria den Jon Rendondoren konfidantza. Horri esker, Euskadiko federazioan jarri dituzte bitartekoak, eta gu izan gara proiektu honen motorra.

Zergaitik sortu zen Euro Rugby Challenge edo Euskal Ligaren proiektua?

Parte hartzen duen bakoitzak bere arrazoiak ditu. Arrazoik batzuk amankomunak dira eta besteak  norberarenak. Gu zio guztiak txertatzen eta kontrako indarrei lekua murrizten saiatu gara.

Batzuontzat  zio identintarioak daude, bistakoak, baina arrazoi gehiago ere badaude. Kirol arrrazoiak adibidez, hegoaldeko errugbi taldeentzat, iparraldeko errubgi taldeen aurka jokatzea kirol maila handitzea da. Kirol lehia eraginkorroagoa. Hernanirentzat edo Getxorentzat kirol ikuspegitik hobe da Aviron aurka jokatzea, Madrideko  edozein talderen aurka jokatzea baino.

Arrrazoi ekonomikoak era badaude, merkeago da euskaldunon arteko ligan aritzea, espainiako ligan aritzea baino. Bidaiak motzagoak dira, joan etorriak egun berean egin daitezke ea. Gainera  laguntza ekonomikoak hegoaldean lortzea, iparraldean lortzea baino errazagoa da.

Arrazoi estrukturalak ere. Adibidez iparraldeko biztalengoaren eboluzio demografikoa ikusirik, gero eta zaitasun handiagoak dituzte taldeak osatzeko eta hegoaldeko jende kopuru handiagoa izateak  errazten du. Hori gizonezkoetan nabaria da, eta are gehiago emakumezkoetan.

Arrazoi ugari alde, eta kontrakorik ez beraz.

Zergaitik ez duzue euskal errugbi selekzioaren aldeko urratsik eman?

Gu euskal selekzioaren aldekoak garela gauza jakina da, baina proiektu honi eman diogu lehentasuna eta hau sendotzeko asmoz ez dugu suntsitu zezakeen ezer piztu nahi izan.

Gainera errugbian nazioartekotasuna kluben bidez landu daiteke, hau da, klubek parte hartzen duten txapelketen bidez jorra daiteke edo gutxienez urrats batzuk eman.


Honaino Iñaki Laskuraini egindako elkarrizketa. Liburua idatzi daiteke berarekin izandako ordu gutxiko solasaldia baliatuta. Baina amaitu beharra dugu gaurkoz. Hurrengoan mahai baten bueltan jarraitzekotan geratu gara, errugbiko hirugarren denbora horren arriskuen berri badakigun arren.

EH Kirolak interes handia dauka proiektu honetan, eta Euskadiko Federazioarekin, Nafarroakoarekin eta Akitania Berriarekin lanean gauzak egingo ditugu, elkarrekin edo osagarri modura, baina urrats zehatzak ematen saiatuko gara. Gustokoa dugu hartu duten bidea.

II. Euskal Errugbi Liga 2020

II. Euskal Errugbi Liga 2020

Euro Basque Rugby Challenge (EBRC)-Euskal Errugbi Liga hiru kategoriatan jokatuko da aurten: gizonezkoen 1. eta 2. maila eta emakumezkoena

Bayonne 27-10 London Irish

Bayonne 27-10 London Irish

Poztasuna harmailetan eta poztasuna zelaian ere Euskal Herri osoko klub eta jokalariak bertan izanik lortutako garaipenarekin

Share This