TXIRRINDULARITZA

Frolych Honore izan da Itzuliko bosgarren etapako irabazlea

by | 2021/04/10

Argazkiak: Itzulia.eus

Mikkel Frolych Honore txirrindulari danimarkarrak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa, Hondarribia eta Ondarroa artekoa (160,2 Km), Josef Cerny taldekidearekin batera ihes eginda iritsi ostean.

Deceuninck-Quick Ste taldeak erakustaldia eman zuen, bi taldekideak batera eta ihes eginda heldu baitziren Ondarroako helmugara, bertan Cernyk irabazten utzi ziolarik Honoreri.

Etapa hasi berritan, tropeletik ihes egitea lortu zuen sei txirrindulariz osatutako taldetxoak: Honorek, Cernyk, Ide Schellingek (Bora), Julien Bernardek (Trek), Andrey Amadorrek (Ineos) eta Andreas Leknessund (DSM).

Iheslariek lortu zuten abantaila txikiari eustea baina Urkaregira bidean tropelak minutuko langa apurtu zuen eta egoera ikusita, beren kabuz aurrera egiten saiatu ziren Deceuninckeko bi iheskideak, haien gurpilera iritsi zelarik Bernard.

Minutu bateko aldearekin iritsi ziren iheslariak Mutrikura eta han erasoa jo zuen Honorek, eta gero Cerny batu zitzaion, helmugarako 4,8 kilometroren faltan Bernard atzean utzita. Batera iritsi ziren azken metroetara eta Honorek zeharkatu zuen helmuga aurrena, hamazazpi segundora iritsi zelarik Bernard, eta 28ra faboritoen tropela.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon beraz. Brandon McNulty (UAE Emirates) da liderra eta 23 segundora bigarren postuan dago Primoz Roglic (Jumbo Visma). Hirugarren postuan Jonas Vingegaard (Jumbo) 28 segundora eta laugarrenean Pello Bilbao (Bahrain), 36ra.

Tadej Pogacar (UAE-Team Emirates) bosgarren postuan dago liderrarengandik 43 segundora,  Ion Izagirre (Astana-Premier Tech) zortzigarren da 1’15″era, eta Mikel Landa (Bahrain-Victorious) bederatzigarren, 1’23″ra.

5. etapako sailkapena

1 HONORÉ Mikkel Frølich Deceuninck – Quick Step 3:39:54

2 CERNÝ Josef Deceuninck – Quick Step d.b.

3 BERNARD Julien Trek – Segafredo 0:17ra

4 IMPEY Daryl Israel Start-Up Nation 0:28ra

5 CLARKE Simon Team Qhubeka ASSOS 0:28ra

6 OLDANI Stefano Lotto Soudal 0:28ra

7 ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 0:28ra

8 SIMON Julien Team Total Direct Energie 0:28ra

9 CORT Magnus EF Education – Nippo 0:28ra

10 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 0:28ra

SAILKAPEN NAGUSIA

1 MCNULTY Brandon UAE-Team Emirates 16:05:43

2 ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 0:23ra

3 VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma 0:28ra

4 BILBAO Pello Bahrain – Victorious 0:36ra

5 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 0:43ra

6 YATES Adam INEOS Grenadiers 1:02ra

7 BUCHMANN Emanuel BORA – hansgrohe 1:07ra

8 VALVERDE Alejandro Movistar Team 1:13ra

9 IZAGIRRE Ion Astana – Premier Tech 1:15ra

10 LANDA Mikel Bahrain – Victorious 1:23ra

Mendiko sailkapena

1 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 17 puntu

2 HERMANS Quinten Intermarché – Wanty – Gobert Matériaux 14 puntu

3 ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 14 puntu

Taldekako sailkapena

1 Team Jumbo-Visma 37:20:47

2 Bahrain – Victorious 1:25

3 Astana – Premier Tech 2:16

Puntuetako sailkapena

1 ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 57 puntu

2 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 57 puntu

3 MCNULTY Brandon UAE-Team Emirates 42 puntu

Gazteen sailkapena

1 MCNULTY Brandon UAE-Team Emirates 12:25:21

2 VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma 0:28

3 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates

TXIRRINDULARITZA

Unai Iribar garaile Duranan

Unai Iribar garaile Duranan

Iribarrek garaipena eskuratu zuen helmugako esprintean berarekin ihes eginda ailegaturiko beste bi txirrindulariei irabazita