TXIRRINDULARITZA

Pau Miquelek irabazi du Valenciaga Memoriala

by | 2021/04/13

Pau Miquelek (Lizarte) irabazi du Valenciaga Memorialaren 50. edizioa, Elite zein 23 urtez azpikoen mailako proba ezaguna

 

Eguraldiak zaildutako 155 kilometroetan Lizarte taldea izan zen nagusi, helmuga zapaldu zuten aurreneko bi txirrindulariak taldekideak izan zirelarik: Pau Miquel aurrena eta Igor Arrieta nafarra bigarren postuan.

20 urte dituen Miquel katalana da orain Abiatzen Torneoaren liderra amateur mailako bere lehen garaipena Arraten lortuta (aurretik bigarren izan zen Lizarran, hirugarren Zumaian, laugarren Zornotzan, zazpigarren Aiztondo Klasikan eta zortzigarren Durangon), eta Arrieta berriz (Jose Luis Arrieta txirrindulari ohiaren semea) etorkizun oparoa duela berretsi du amateur gisa aritzen den lehenengo denboraldi honetan (Lizarrako eta Zornotzako probetan hirugarren izanda ).

Euriak asko zaildu zuen txirrindularien lana eta eroriko asko eragin zituen baina lehenengo ihesaldia Aiaren jeitsieran eman zen, bertan Joseba Lopez (Eulen), Caja Ruraleko Marc Brustenga eta Mikel Mujika, De Jong (Telcom), Vicente Hernaiz (Eolo), Eugenio Sanchez (Lizarte) eta Pablo Alonso (Froiz), aurretik zirelarik helmugarako 50 kilometroren faltan.

Hala ere, tropelak ihesaldia irentsi zuen Ixua aurrenekoz igo baino lehen eta aurrerago Igor Arrietak hautsi zuen lasterketa berriro ere Urkaregin erasoa jota, atzetik Pau Miquelek bere gurpila hartzea lortu zuelarik, eta biak batera hasi zuten Arrateko azken igoera.

Igoera erabakigarrian, Pau Miquelek atzean utzi zuen Arrieta eta helmuga zapaltzen aurrena izan zen, Arrieta bigarren izan zen 1:28ra eta Pablo Uria (Gomur) hirugarren bi minutura.

Sailkapena:

  1. MIQUEL DELGADO, Pau S23 LIZARTE 3:53:05
  2. ARRIETA LIZARRAGA, Igor EUS S23 LIZARTE 1:28ra
  3. URIA IGLESIAS, Pablo S23 GOMUR – CANTABRIA INFINITA 2:00ra
  4. ROBERT TORRENTS, Ferran ELI VALVERDE TEAM-TERRAFECUNDIS 2:00ra
  5. MARIN ARAGON, Jose S23 TELCO.M – ON CLIMA – OSES 2:10ra
  6. TRUEBA CAGIGAS, Sergio S23 GOMUR – CANTABRIA INFINITA 2:25ra
  7. ALVAREZ ARRIOLA, Imanol DEB S23 EISER-HIRUMET 2:28ra
  8. MONROY CEBALLOS, Pedro Luis S23 GOMUR – CANTABRIA INFINITA 2:33ra
  9. FERNANDEZ CUESTA, Ramon S23 GRUPO DEPORTIVO SUPERMERCADOS 2:39ra
  10. TERCERO LOPEZ, Fernando S23 EOLO KOMETA 2:39ra
  11. SILVA COUSSAN, Guillermo Thomas S23 PREVILEY COFORMA ATRA SPORT LP 2:42ra
  12. AGEA SANCHEZ, Francisco Javier S23 GOMUR – CANTABRIA INFINITA 3:03ra
  13. CAMPRUBI PIJUAN, Marcel S23 ANTIGA CASA BELLSOLA-GIRONA 3:20ra
  14. BARTRINA MORENO, Adria S23 ANTIGA CASA BELLSOLA-GIRONA 3:50ra
  15. RETEGI GOÑI, Mikel EUS S23 LIZARTE 3:52ra
  16. ARRIOLA-BENGOA BEITIA, Julen EUS S23 CAJA RURAL – SEGUROS RGA 4:07ra
  17. DE JONG, Timo S23 TELCO.M – ON CLIMA – OSES 4:19ra
  18. HARO CRIOLLO, Wilson Steven ELI ESSAX 4:21ra
  19. CURTO PELLICER, Edgar S23 ANTIGA CASA BELLSOLA-GIRONA 4:22ra
  20. MARTIN GUTIERREZ, Alex S23 EOLO KOMETA 4:22ra

Taldeka:

  1. LIZARTE LIZA 11:44:35
  2. GOMUR – CANTABRIA INFINITA GOMU 1:38ra
  3. ANTIGA CASA BELLSOLA-GIRONA SOLA 6:12ra
  4. CAJA RURAL – SEGUROS RGA CAJA 8:39ra
  5. TELCO.M – ON CLIMA – OSES TELO 9:35ra
  6. EOLO KOMETA ACES 11:00ra
  7. EISER-HIRUMET EISE 12:31ra
  8. GRUPO DEPORTIVO SUPERMERCADOS FROI 12:52ra
  9. PREVILEY COFORMA ATRA SPORT LP 13:31ra
  10. NETLLAR – ALE Flhz 18:53ra
  11. ESCRIBANO SPORTS TEAM ESSP 19:05ra
  12. BAQUE TEAM BAQT 19:12ra
  13. VALVERDE TEAM-TERRAFECUNDIS VE21 20:44ra
  14. BICICLETAS RODRIGUEZ EXTREMADURA BREX 25:51ra
  15. GSPORT TEAM GSSP 27:11ra
  16. LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKADI LABO 29:32ra
  17. GRUPO EULEN GRUP 30:35ra

Mendiko sailkapena:

  1. MIQUEL DELGADO, Pau LIZARTE 11
  2. ARRIOLA-BENGOA BEITIA, Julen CAJA RURAL – SEGUROS RGA 9
  3. ARRIETA LIZARRAGA, Igor LIZARTE 9
  4. SANCHEZ LOPEZ, Eugenio LIZARTE 7
  5. CANTERA CARRASCO, Arturo ESCRIBANO SPORTS TEAM 3
  6. ROBERT TORRENTS, Ferran VALVERDE TEAM-TERRAFECUNDIS 3
  7. HARO CRIOLLO, Wilson Steven ESSAX 3
  8. BASTIDA NATIVIDAD, Raul TELCO.M – ON CLIMA – OSES 2
  9. AZKARATE MORENO, Andoni GRUPO EULEN 2
  10. BRUSTENGA MASAGUE, Marc CAJA RURAL – SEGUROS RGA 1

Sprint berezien sailkapena:

  1. BRUSTENGA MASAGUE, Marc CAJA RURAL – SEGUROS RGA 3
  2. LOPEZ CUESTA, Joseba GRUPO EULEN 2
  3. MUJIKA LARRAIOTZ, Mikel CAJA RURAL – SEGUROS RGA 1

TXIRRINDULARITZA

Share This