EUSKAL SELEKZIOA/OFIZIALTASUNA ORAIN
Euskal Selekzioaren alde hamaika: GUK GUREA
Azken urte hauetan, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol Federazio dezentek etxeko lanak egin dituzte edo egitear daude eta euren barne batzarretan eztabaidatu ondoren, nazioarteko federazioetan sarbidea eskatzea onartu dute edo onartuko dute.
Nazioartean ofizialki lehiatzeko ezinbestekoa da nazioarteko erakunde horietako kide izatea. Berandu hartutako erabakiak diren arren (orain dela 20 urte egin izan balitz bide hau, egun gure kirolariak ez lirateke gureak ez diren banderapean aritu beharko, garaian nazioarteko federazioek zuten arautegien baldintzak aise betetzen baikenituen euskaldunok). Hala ere, ongi etorriak bide egokian doazen erabaki guztiak.
Urrats inportanteak ematen ari dira hainbat diziplinatan 2021an: Nazioarteko federazioetan sarbidea eskatzea edo bidea abiaraztea hala nola kirol arloan nazioarteko partidak jokatzea: emakumezkotan Euskal futbol selekzioaren partidak Zubietan (Donostia) Venezuela eta Argentinaren aurka,Kayak Surf Europako txapelketa Sopelan, Padeleko Europako kopa Bilbon, 4 nazio txapelketa eskubaloian, Sokatirako Munduko Kopa Getxon e.a. Eta arlo politikoan, EAJ-k PSOErekin Madrilen lortutako akordioa.
Halere, kezkatzeko kontuak ere gertatu dira gurean. Ofiziala den gutxieneko mendi lasterketetako Euskal selekzioko korrikalariek uko egin diote selekzioarekin aritzeari, Mendi Federazioak hartutako hainbat erabakirekin desadostasunez. Futboleko Euskal selekzioek ez dute lortu, urteko ohiko partidak jokatzea. Hainbat Federaziok logikoa dena baino ikara handiago agertu dute Espainiako Federazioek izan dezakeen jarreraren aurrean eta abar.
Gaurkoan bi kezka nabarmendu nahi ditugu guzti honen karira:
-Ezer aldatzen ez bada, euskaldunak euskaldunen aurka arituko dira pilotan 2023an Miarritzen, batzuk Frantzia eta besteek Espainia ordezkatzen.
-Duen eragin sozialagatik asko kezkatzen gaitu Futboleko Euskal selekzioaren inguruan dagoen epeltasunak.
Gai hau sakonago aztertzeko, jokalari ezberdinekin egongo gara hurrengo egunetan eta laster izango duzue horren berri.
Igandean lehiatu zen Mendi eskiko Euskal Herriko Txapelketa
Senior mailan Nahia Quincoces eta Iñigo Martinez de Albornoz izan ziren irabazleak. Gazteei dagokienez, EMFren taldean dauden eskiatzaile denek garaipena erdietsi zuten.
Javier Saez: “Nazioarteko Federazioan sarrera eskatzeko asmoa dugu”
Euskadiko Igeriketako Federazioko Presidente Javier Saezekin elkarrizketa
Euskal Selekzioaren deialdia Mendi Eskiko Kopako lehen probarako
EMF-ren Mendi Eskiko Kopa eta Txapelketen egutegien berri eman dute ere