EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA

Euskal Pilotak ofizialtasuna eskatu dio Nazioarteko Federazioari

2019/07/04

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu du Euskal Pilotaren ordezkaritza zabalak Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Iruñean duen egoitzan. Eskabidea ofizialki hurrengo egunetan entregatuko da, atzo bertan bulegoetan inor aurkitu ez zutelako. Hala ere, prentsaren aurrean aurkeztu zuten Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko presidente Xabier Cazauboni zuzendutako gutuna:

  • ESKABIDEA.PDF EU
  • SOLICITUD.PDF ES
  • DEMANDE.PDF FR
  • .
    Eskabidearen sinatzaileak:

  • Andoni Lertxundi. Gipuzkoako Euskal Pilotako Federazioaren presidentea
  • Iker Gereta. Arabako Euskal Pilotako Federazioaren presidentea<
  • Gotzon Embil. Euskadiko Euskal Pilotako Federazioaren presidentea
  • Jean Michel Garayar. Iparraldeko Euskal Pilotako Batzordearen presidentea
  • Dunixe Larralde. Lapurdi. Pilotaria
  • Iera Agirre. Nafarroa Garaia. Pilotaria
  • Kike Zurutuza. Euskal Herri Kirola
  • .
    Gehi 7.136 atxikimendu

    Eskabidearen oinarrian daude NEPFk Bixintxo Bilbaori ezarri zion zigorra eta Euskal Herria Kirola elkarteak sustatutako BERRIRO GERTA EZ DADIN kanpaina.

    Batetik, Le Mur de Ciboure & St Jean Facebook plataformako foroak 6.734 atxikimendu jaso ditu zigorraren kontra agertuz eta euskal selekzioaren aldeko aldarria eginez federazioaren araudia aldatzea eskatzen zuen deialdian.

    Ildo beretik, Euskal Herria Kirola elkarteak BERRIRO GERTA EZ DADIN kanpaina sustatu zuen Euskal Herri osoko pilota munduaren barruan eta horri erantzunez beste 402 atxikimendu jaso zituen.

    Ofizialtasuna eskatu dute 6.700 lagunek

    2022an Miarritzen jokatuko den Munduko Txapelketan euskal selekzioa baimentzeko eskatu diote Nazioarteko Federazioari

    @joxerrasenar

    Nazioarteko Federazioaren teilatu gainean utzi dute pilota. Atzo arratsaldean, Euskal Herriko pilota munduko ordezkaritza zabal bat joan zen Nazioarteko Pilota Federazioaren Iruñeko egoitzara. Atea itxita aurkitu bazuten ere, hurrengo egunetan helaraziko diete agiria hango arduradunei. Atarian, komunikabideei adierazi zieten «nazioartean ofizialki lehiatu ahal izatea» dutela helburu. Horretarako, 2022an Miarritzen (Lapurdi) jokatuko den Munduko Txapelketan Euskal Pilota Federazioak ordezkaritza zabal bat bidali ahal izatea eskatzen dute.

    Nazioarteko Federazioari helarazi dioten agirian argudiatu dutenez, «kirol munduan ohikoa da nazioarteko federazioek kirol horren jatorriko nazio edo lurraldeetako federazioak onartzea, estatu egiturarik ez izanik ere». Hala, euskal pilotaren kasuan, euskal selekzioa kide gisa onartzea «logikoena» dela deritzote. Hori bideratzeko, Eusko Jaurlaritzaren, Nazioarteko Pilota Federazioaren, Euskadiko Pilota Federazioaren eta agiria babestu duten eragileen artean bilera bat egitea galdegiten dute.

    Bilbaoren kasua gogoan

    Atzo, eskaeraren berri eman zuen Gotzon Enbil Euskadiko Pilota Federazioko presidenteak, euskaraz. Frantsesez, Dunixe Larralde Lapurdiko pilotari ohiak irakurri zuen agiria, eta gazteleraz, Lera Agirrek, Nafarroa Garaiko pilotariak. Haiekin batera, Iruñeko egoitzara joan ziren hauek ere: Andoni Lertxundi Gipuzkoako Pilota Federazioko presidentea, Iker Geresta Arabako Pilota Federazioko presidentea eta Kike Zurutuza Euskal Herri Kirolako arduraduna —erakunde hori izan ekinaldiaren bultzatzailea—. Horrez gain, Iparraldeko euskal pilota batzordeko presidente Jean Mixel Garaiarrek ere sinatu du atzo aurkeztutako agiria.

    Iaz, Munduko Pilota Txapelketan, podiumera igo zenean, ikurrina atera zuen Bixintxo Bilbao pilotari lapurtarrak. Nazioarteko Federazioko Diziplina Batzordeak hasieran zigorra ezarri bazion ere, azkenean kendu egin zioten. Dena den, kasu hark hauts ugari harrotu zituen. Agiria sinatu dutenen ustez, ezarritako zigorrak agerian uzten du «euskal pilotariek nazioarteko txapelketetan aritzerakoan bizi behar izaten duten egoeraren irregulartasuna».

    Halaber, Bilbaori gertatutakoa ez da lehen aldia, eta «kasu larriagoak» izan dira. Adibidez, agiria babestu du Dunixe Larraldek: berak ere ikurrina atera zuen 1990ean Kuban egin zen txapelketan, eta, ezarri zioten zigorraren ondotik, lana topatzeko arazoak izan zituen.

    Hori guztia ikusita, sinatzaileek uste dute egoera konpondu behar dela eta euskal selekzioari nazioarteko txapelketetan parte hartzea baimendu beharko litzaiokeela. «Eskaera honek babes zabala du pilotaren kirol esparruan eta oro har Euskal Herriko lurralde guztietan».

    Uste dute ez dela aldarrikapen baztertzailea. Proposatzen dutenez, pilotarien esku utz daiteke erabakitzea euskal selekzioarekin edo Frantzia edo Espainiako Federazioarekin parte hartu, euren nahiaren arabera. «Ez dago inongo lege eragozpenik eskaera hori gauzatzeko».

    Reala 1-1 Athletic

    Reala 1-1 Athletic

    Berdinketarekin amaitu da VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hirugarren partida partidan. Gaurko emaitzarekin Athletic dugu sailkapenaren buruan