FUTBOLA

[Espainiako Errege Kopa] Euskal taldeak elkarrekin. Gu euskal taldeekin

by | 2020/05/04

EUSKAL TALDEAK ELKARREKIN

Irakurri dugu Athleticek eta Realak elkarrekin atera duten oharra. Bi taldeetako presidenteek adostuta Espainiako Futbol Federazioari eskatu diote 2019-2020 edizioko Espainiako Errege Koparen finala ateak zabalik jokatzea erabakitzeke dagoen data batean.

Oharrak bete betean poztu gaitu. Taldeek hartu duten erabakia zaletuekin eta euskal gizartearen nahiarekin bat egiten duelakoan gaude. Baina oharraren edukitik haratago elkarrekin bat eginda hartu izanak pozten gaitu bereziki.
Sarritan ez dira errazak hartu beharreko erabakiak, ezta jorratu beharreko adostasunak ere. Baina elkarrekin eginez gero dena xamurragoa da.

Izugarrizko ilusioa dago euskal zalegoaren zati handi batean, Realaren eta Athleticen zaletuen artean, Errege Koparen finalaz gozatzeko. Cartujako finala egun historikoa izatekoa zen euskal futbolarentzat. Hankaz gora utzi du dena, ordea, koronabirusak.

“Erreka mugituan arrantzaleentzako abantaila”, esan ohi da. Eta tristura handiz bizi izan dugu egun hauetan hainbat jarrera. “Probintzia” subjektu nagusi bihurtu, eta gipuzkoarrak bizkaitarren kontra; bizkaitarrak gipuzkoarren kontra; Real zaleak eta Athletic zaleak aurka. Elkarren aurka. Horrela irudikatu nahi izan dute batzuek. Agian albiste errealik izan ez, eta ezinbestean orriak bete behar izanaren ondorioa, baina jarrera hori ez da gurea.

Aitor Elizegi eta Jokin Aperribai presidenteek gauzak bere lekuan utzi dituzte. Athletic eta Realaren izenean hartu duten erabakia eta egindako eskaeratik haratago elkarrekin adostu izana jartzen dugu balorean. Espainiako Futbol Federazioari dagokio Errege Koparen antolaketa eta ondorioz finalaren data finkatzea. Berea da orain hitza. Gu elkarrekin bat egin eta geureak direnen alde.

Euskal Herria Kirola
Iruñea, 2020ko maiatzaren 4a

EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

FUTBOLA Euskal herriko emakumezkoen kopa 6 urtetan zehar antolatu  ondoren (2016ko finala Gernikan hurrengo 28an jokatuko da Athletic eta Real Sociedad artean), gizonezkoen taldeen artean ere nazio mailako lehiaketa abian jartzeko ahaleginetan dabil aspalditik EH...

Reala garaile Añorgaren aurka Andoainen

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Realak 2-0 irabazi dio Añorgari Andoainen jokatutako final erdian, eta ondorioz bera izango da abuztuan Athletic-en aurka jokatuko duena Gernikan, abuztuaren 27an egingo den finalean. Norgehiakoga politta...

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Euskal Herriko Emakumezkoen VI. futbol Kopak badu lehen finalista, Athletic. Errenteriko Fanderian ljokatu du Oiartzunen aurka eta 1-3 irabazi du talde bilbotarrak.Partida  jendez gainezka zegoen zelaian eta giro apartan...