FUTBOLA

EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

2016/08/24

Euskal herriko emakumezkoen kopa 6 urtetan zehar antolatu  ondoren (2016ko finala Gernikan hurrengo 28an jokatuko da Athletic eta Real Sociedad artean), gizonezkoen taldeen artean ere nazio mailako lehiaketa abian jartzeko ahaleginetan dabil aspalditik EH Kirola.

Ez da erraza horrelako norgehiagoka bat antolatzea gurea bezalako Estaturik gabeko nazio batean eta inguru hain profesionalizatuan. Agian Wales-ko kasua har genezake eredu gisa: hango eliteko taldeek lehen mailako ingurukoen ligan jokatzen dute eta gainerakoek, berriz, Europara sarbide zuzena ematen dien Wales-ko futbol liga propioan.

Zalantzarik gabe, euskal esparruaren aldeko apustua egiten dugu kirol guztietan. Lehiatzeko modurik naturalena delako eta arrazoi ekonomiko, sozial, afektibo eta kirol arlokoengatik ere. Baina geure errealitatetik abiatu behar dugu, nahi eta nahi ez, bere abantaila eta eragozpenekin.

Oraingoan, hastear dagoen denboraldian, Euskal Herriko 5 talderik onenek jokatuko dute LFP delakoaren lehen mailan eta abagune berri horretaz baliatu nahi du EH Kirolak Euskal Herriko futbol talderik onena izendatuko duenaren Txapelketa antolatzeko, honako araudi honi jarraiki:

Alaves, Athletic, Osasuna, Eibar eta Errealak elkarren aurka jokatuko dituzten partidek (20 guztira) sailkapen propioa sortuko dute. Puntu gehien lortzen dituzten bi taldeek elkarren aurka jokatzeko aukera izango dute. 2017ko abuztuan Euskal Herriko I. Txapelketa, partida bakarrean eta zehaztu beharreko zelaian jokatuko da. Sailkapenean berdinketa izanez gero, egoera horretan geratzen diren taldeek elkarren aurka jokatutako partiden emaitzak hartuko lirateke kontuan, eta horrela ere hautsiko ez balitz, 20 partidetako golen aldea.

Aldaketak egon litezke denboraldi bakoitzeko kirol gertaeren arabera, baina Euskal Herriko futbol talderik onena saritzeko helburua mantenduko dugu beti ere, ahalik eta araudirik egoki eta zintzoena erabiliz.

EH Kirola crea la Txapela para el mejor equipo de fútbol de Euskal Herria

Tras 6 años organizando la copa de EH de fútbol femenino (la final de 2016 se celebrará entre Athletic y Real Sociedad el próximo día 28 en Gernika), hace tiempo que EH Kirola sopesaba la creación de una competición nacional también en fútbol masculino.

No es fácil organizar una competición propia en un entorno tan profesionalizado y en una nación sin Estado como es la nuestra. Si se quiere hacer una comparación, nuestro modelo en fútbol podría ser País de Gales. Los equipos de élite juegan en la liga vecina de primer nivel y todos los demás en una estructura de Liga propia con salida directa a Europa.

Apostamos sin dudar por el marco vasco como la forma más natural de competición en la generalidad de los deportes, por razones económicas, deportivas, sociales y afectivas; pero tenemos que partir de la realidad existente, con sus ventajas e inconvenientes.

En este caso, dándose la novedosa circunstancia de que, en la temporada que acaba de comenzar, los 5 mejores equipos de Euskal Herria jugarán juntos en la primera división de la LFP, EH Kirola quiere aprovechar la ocasión para inaugurar la Txapela al mejor equipo vasco de fútbol, de acuerdo al siguiente sistema:

Los encuentros que disputen entre sí Alavés, Athletic, Eibar, Osasuna y Real Sociedad (un total de 20 partidos) generarán una clasificación propia. Los dos equipos que sumen más puntos en esa clasificación particular (en caso de empate se tomarán en cuenta los resultados particulares entre los clubes empatados y, si persistiera la igualdad, la diferencia de goles contando esos 20 partidos) se clasificarán para disputar la I Txapela del fútbol vasco en agosto de 2017 a partido único y en campo a determinar.

El formato podrá variar en años sucesivos en función de las circunstancias deportivas de cada temporada, pero se mantendrá el objetivo de coronar cada año al mejor equipo de fútbol de Euskal Herria de la manera más adecuada y justa posible.

Share This