ERRUGBIA

Emakumezkoen errugbi zazpiko hirugarren torneoa lehiatu da

by | 2021/02/16

Argazkiak: Ordizia Errugbi Taldea

2020-2021 denboraldia aurrera doan heinean, errugbi VIIko hirugarren topaketa jokatu zuten pasa den larunbatean Gernikako Urbieta zelaian, arratsaldeko 15:30etan hasita. Emakumezkoen errugbi zazpiko hirugarren torneo honetan, guztira hiru taldek hartu zuten parte: Ordizia RE, Gernika RT eta Hernani.

Orain arteko partidetan, talde bizkaitarrak ez du jokatzeko aukera izan baina aste honetan, Ordizia RE eta Hernanirekin batera aritu da hiru taldeen arteko triangularrean.

Azkenean, Hernaniko taldea nagusitu zen, lautik bi partidu irabazita. Talde trikoloreak erakustaldi bikaina eman zuen, lautik bi norgehiagoka irabazi zituelako, bakarra galdu eta azkenekoan berdinketa izan zuelako. Hori horrela, lehenengo postua eskuratu zuen torneoan. Ordiziarrak, berriz, bigarren gelditu ziren eta azkenekoak, partidu bakarra irabazita,  etxekoak izan ziren, gernikarrak.

Aurtengo denboraldiko hirugarren txapelketa izan zen eta hernaniarrek sentsazio onak izan zituzten, jokaldi onak egin zituztelako. Orain, joko eta emaitza bolada bikainari jarraipena ematea izango da haien erronka.

Errugbi zazpiko hirugarren topaketako emaitzak:

Gernika RT vs. Ordizia RE      20-12                  

Hernani CRE vs. Ordizia RE   33-10                  

Gernika RT vs. Hernani CRE  12-20

Ordizia RE vs.  Gernika RT     22-12

Ordizia RE vs. Hernani CRE   22-22

Hernani CRE vs. Gernika RT   7-7

Errugbi zazpiko hirugarren topaketako sailkapena:

  1. Hernani Klub Errugbi Taldea

2. Ordizia Errugbi Taldea

3. Gernika Errugbi Taldea

Duela bi asteaste jokatutako bigarren topaketan, La Unica A izan zen garaile, hirutik hiru partidu irabazita. Bi norgehiagoka irabazita, bigarren postua etxekoek lortu zuten, ordiziarrek. Hernani hirugarren gelditu zen sailkapenean, bi partidu irabazita. Eta azken postua La Unica Bri egokitu zitzaion, partidu guztiak galdu zituen eta.

Share This