LASTERKETAK

Alicia Carrera eta Javier Nagore, Nafarroako Kros Luzeko Txapeldunak

2021/02/16

Argazkiak: Dantzaleku Sakana Atletismo Kluba

Igande honetan 2021eko Nafarroako lehen lasterketetako bat hartu zuen Dantzalekuk: 34. Altsasuko Krosa. Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak eta Nafarroako Atletismo Federazioak antolatu dute 34. Altsasuko Krosa, elkarlanean.

Goiz guztiko atletismo festa izan zen igandekoa. Lasterketa herrikoia 9:00etan hasi zen, Nafar Kirol Jolasak 10:30ean eta federatuen lasterketa, Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa izan zena, 12:40ean (emakumeak) eta 13:20an (gizonak).

Esan bezala, goizeko 9:00etatik hasita arratsaldeko ordu biak pasa arte, hainbat lasterketaz gozatzeko aukera egon zen. Izan ere, hiru proba nagusi izan ziren jokatu zirenak: goizeko 9:00etan Altsasuko kros herrikoia edo opena (8.900 m) abiatu zen, goizeko 10:30etik aurrera Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria den Altsasuko Krosa, kategoria txikienetarako, eta eguerditik aurrera federatuen mailako 34. Altsasuko Krosari ekin zitzaion, aldi berean Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa izan zena.

Dantzaleku Sakana Atletismo Klubekoek ibilbide zoragarria prestatu zuten aurtengo Altsasuko Kroserako. Proba guztiak Dantzaleku pistetatik abiatu ziren eta pistetatik aterata Usolarraingo merenderora sartzen zen ibilbidea. Han bueltatxo bat egin eta gero, San Pedroko Bidea errepidea gurutzatu eta goiko futbol zelaitik Basoitxira sartzen ziren korrikalariak, U antzeko ibilbide bat eginez. Buelta hartuta, Dameroaren eta futbol zelaiaren artean xenda bat prestatu zuten, San Pedroko Bidea errepidera ateratzen zena. Guztira 1.700 metroko zirkuitua.

Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa zenez, 8.900 metroko distantzia izan zuen Altsasuko Krosak. 20 urtez azpiko federatuek 5.500 metro osatu behar izan zituzten -Dantzalekuko pistei buelta bat (400 m) eta zirkuituari 3 itzuli– eta 23 urtez azpikoek eta kategoria absolutukoek 8.900 metro –Dantzalekuko pistei buelta bat (400 m) eta zirkuituari 5 itzuli–.Proba herrikoiak ere 8.900 metroko distantzia izan zuen.

Nafar Kirol Jolasetan aritu ziren kategoria txikiko korrikalarientzako zirkuitu txikiago bat prestatu zuten 500 metrokoa, Usolarrainen. Nafar Kirol Jolasak goizeko 10:30ean abiatu ziren: 10 urtez azpikoak (500 m), 12 urtez azpikoak (1.000 m), 14 urtez azpikoak (1.700 m), 16 urtez azpikoak (3.400 m) eta 18 urtez azpikoak (3.900 m) lehiatu zirelarik, hurrenez hurren.

Absolutoen mailari dagozkion krosetan, aldez aurretik faboritoak ziren Alicia Carrerak eta Javier Nagorek eskuratu zuten garaipena.

Erraz nagusitu zen Carrera emakumezkoen lasterketan, eta 34:17ko denbora eginda bere Nafarroako Banakako Kros Luzeko hirugarren txapela lortu zuen. Atzetik helmugaratu ziren Maite Gonzalez bigarren postuan eta Ana Llorens, hirugarren postuan. Gizonezkoen mailan berriz,  Javier Nagore nagusitu zen, Marcos Yaniz azpitxapelduna izan zen eta Ayrton Azkuek osatu zuen podiuma.

EMAKUMEZKO ABSOLUTOAK (8.900 metro)

  1. Alicia Carrera (Pamplona Atlético) 34:17
  2. Maite Gonzalez (S23, Valencia CA) 34:51
  3. Ana Llorens (BATHCO RT) 35:54
  4. Irene Segura (Hiru Herri) 36:14
  5. Ainara Alkuaz (Hiru Herri) 36:19
  6. Izaskun Olleta (Beste Iruña) 36:28
  7. María Velázquez (Beste Iruña) 36:55
  8. Izaskun Beunza (Beste Iruña) 37:15
  9. Sara Madani (S23, Pamplona At) 37:39
  10. Marina Vicente (Beste Iruña) 37:47
  11. Elisa González (Ardoi) 37:54
  12. Maider Leoz (Beste Iruña) 38:13
  13. Egipto Flamarique (Beste Iruña) 38:16
  14. Andrea Marturet (S23 Beste Iruña) 38:19
  15. Henar Etxeberria (Hiru-Herri) 39:05

GIZONEZKO ABSOLUTOAK (8.900 metro)

  1. Javier Nagore (Pamplona Atlético) 29:36
  2. Marcos Yaniz (Atlético Iranzu) 29:49
  3. Ayrton Azkue (Ardoi) 30:05
  4. Ion Ridruejo (Ardoi) 30:08
  5. Mikel Aristu (Hiru-Herri) 30:45
  6. Pablo Lassa (Ardoi) 30:50
  7. Atarratze Beñat Rota (Hiru-Herri) 30:57
  8. Israel Arbizu (Hiru-Herri) 31:03
  9. Iñigo García (Beste Iruña) 31:25
  10. Ion Sola (Hiru Herri) 31:32
  11. Andoni Acebedo (Beste Iruña) 31:42
  12. Roberto Carlos Trejo (Hiru-Herri) 31:52
  13. David Perez (S23, Hiru-Herri) 31:53
  14. Othmane Amraoui (Cervantes) 32:02
  15. Mikel Etxamendi (Hiru-Herri) 32:07

20 URTEZ AZPIKO EMAKUMEAK (5.500 m)

  1. Sara Prados (Pamplona Atlético) 21:27
  2. Nadya Collantes (Pamplona At) 22:32
  3. Jihad Essoubai (Atlético Iranzu) 22:53

20 URTEZ AZPIKO GIZONEZKOAK (5.500 m)

  1. Hamza Bouazzaoui (Ribera Atlético) 18:37
  2. Abule Esteban (Beste Iruña) 19:16
  3. Markel Ciriza (Hiru Herri) 19:27

Share This