FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA

Eibar 3-0 Osasuna eta Bizkerre 0-0 Alaves

2023/08/13

Abian da XIII. Euskal Herria Kopa: Jon Esturo Loiolaren omenez jokatuko da

Aurtengo Kopako aurkezpena Fanderian

Eibar – Osasuna partidaren atarian aurkeztu da aurtengo XIII. Euskal Herria Kopa Fanderia futbol zelaian bertan txapelketari hasiera emateko.

Aurtengo kopako omendua proiektu honen sortzailea izan zen eta iragan den azaroan zendu zen Jon Esturo Loiola izango dela azaldu dute, alde batetik, Jonen alaba, Garazi Esturok eta Kike Zurutuza, Euskal Herria Kirolaren eta edizio honen arduradunak.

«Gure aita zenari eskainitako aurtengo ekitaldian», adierazi du Garazik, «EH Kirola proiektuan lanean zabiltzaten guztioi gure esker ona adierazi nahi dizuet familiaren izenean. Gure aitak, kiroletik abiatuta, giro onean jendartea mugiaraztea eta Euskal Herriaren naziotasuna aldarrikatzea zuen helburu. Horretan jardun zuen bizi artean eta jarrai diezaiogun bere ametsari ondorenean». Ez adiorik Jon Esturo.

Aurtengo kopaz azpimarratu dute XIII. edizioa izango dela. Edizio honetan gainera urrats nabarmen bat emango da, «hastapenetan Jon Esturok eta garaiko EH Kirolako kide guztiek izan genuen Euskal Liga sortzeko helburuan. Eta aurtengoa ligaxka formatuan jokatuko da». Hasteko lehen bi partidak jokatu ziren atzo. Eibar-Osasuna, Errenterian, arratsaldeko 7etan, eta Bizkerre- Alaves, Sondikan, ordu berean. Finalak irailaren 2an jokatuko dira.

Atzoko bi partida horien gaineko azalpenen ostean aurtengo Kopako ezaugarriak eta egutegiak ere azalduko ditugu orri honetan bertan.

Eibar 3-0 Osasuna

Errenteriako Fanderia futbol zelaian jokatu da emakumezkoen futboleko XIII. Euskal Herria Koparen txapelketako lehen jardunaldiko Eibar eta Osasunaren arteko partida.

Partida lehiatua izan da. Eibar nagusi izan da une oro, aurpegia ematen duen Osasunaren aurka.

35. minutuan aurreratu da Eibar 1-0 aurreratu da Jone Ibañezek sartutako golarekin.

Bigarren zatiaren hasieran Eibarrek 2-0 aldea handitu du Elba Vergesen bitartez.

Eibarren hirugarren gola 90. minutuan sartu du Ane Camposek.

Lehia handiko partidaren ondoren Eibarrek jokoan zeuden hiru puntuak eskuratu ditu.

Bizkerre – Alaves

Sondikako Basozabal futbol zelaian jokatu da lehen jardunaldiko beste partida, 19:00etan hasita. Euri pixka bat, giro onean eta udako berotasunarekin, partida berdindua izan da, emaitzak adierazten duen bezla. Golik gabe amaitu da.

Laburrean

Abuztuaren 12an jokatu dira XIII. Euskal Herria Kopa 2023 edizioaren lehen partidak. Abuztuan zehar jokatuko dira gainerako sailkapen fasetako partida guztiak eta irailaren 2/3an, finalak.

Euskal Herria Kopa bi mailetan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Berez, lehiaketa batean jokatzekoa da Euskal Herria Kopa  Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean, behetik gorako formatoan onenak finalera iristeko aukera izanda behintzat. Aurten ere ezin izan dugu horrela antolatu baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen Koparen berezko egitura bueltatzeko hurrengo edizioetan, azken urteetan behintzat beste aukerarik izan ez badugu ere.

10 klubetako 13 talde arituko dira lehian, Athletic, Reala eta Eibarren lehen eta bigarren taldeak izango baitira ‘A’ zein ‘B’ mailetan.

XIII. Euskal Herria Kopa ‘A’

‘A’ maila izango da maila nagusia. Bertan arituko dira Alaves, Athletic, Bizkerre, Eibar eta Reala taldeak. Bi multzotan jokatuko dira eta multzo bakoitzeko lehen sailkatua sartuko da finalean. ‘A multzoan’ arituko dira Bizkerre, Alaves eta Reala. Eta ‘B multzoan’, Eibar, Osasuna eta Athletic.

Finala irailaren 3an jokatuko da, Guardian (Araba)

‘A’ maila. Egutegia

'A' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.12 19:00
BASOZABAL Sondika
Bizkerre
0 - 0
Alavesehkirola.eus
2023.08.18 18:30
SARRIENA Leioa
Bizkerre
0 - 7 Realaehkirola.eus
2023.08.26 18:30
EL PRAO Guardia
Alaves 0 - 4 Realaehkirola.eus
B multzoa
2023.08.12 19:00
FANDERIA Errenteria
Eibar 3 - 0 Osasunaehkirola.eus
2023.08.16 19:00
LEZAMA 2
Lezama
Athletic 1 - 1Eibarehkirola.eus
2023.08.20 12:00
EL PORTARRON Mendigorria
Osasuna 1 - 5Athleticehkirola.eus
'A' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Osasuna3 - 0Bizkerreehkirola.eus
'A' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Eibar5 - 0Alavesehkirola.eus
'A' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03 16:00
LEZAMA 2 ~ ETB ~
Athletic4 - 2Realaehkirola.eus

.

XIII. Euskal Herria Kopa ‘B’

‘B’ maila izendatu dugun kategorian ere bi multzo izango ditugu: A multzoan arituko dira Real Sociedad B, Mulier eta Arratia; eta B multzoan Athletic C, Eibar C, Berriozar eta San Ignacio. Liga formatuan jokatuko da eta multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute, irailaren 3an.

‘B’ maila. Egutegia

'B' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.16 18:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
5 - 0
Eibar Cehkirola.eus
2023.08.16 20:00
Berriozar
Berriozar
1 - 6Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 17:30
UNBE
Eibar
Eibar C 0 - 2Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 12:15
Berriozar
Berriozar
1 - 1San Ignacioehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Berriozar
Berriozar
5 - 1Eibar Cehkirola.eus
2023.08.26 17:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
1 - 6Athletic C
ehkirola.eus
B multzoa
2023.08.19 11:00
URBIETA Igorre
Arratia / 0 - 2 / Reala Behkirola.eus
2023.08.23 19:00
SAN DONATO
Etxarri
Mulier 0 - 2 Reala B ehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Mulier
Mulier 1 - 0 Arratiaehkirola.eus
'B' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02
Arratia2 - 2Eibarehkirola.eus
'B' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03San Ignacio1 - 1Mulier ehkirola.eus
'B' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Athletic C0 - 2 Reala Behkirola.eus

 

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon

Loading Mastodon feed...
Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Lehen zati zirraragarri baten ondoren, Athletic heldu da 2-3 aurretik markagailuan atsedenaldira, eta jada 80. minutuan Ane Azkonak sarturiko bigarren golarekin erabakita utzi dute neurketa zurigorriek (2-4)